Kopto

Wikipedia, Entziklopedia askea

Koptoak Egipton erlijio kristauak dituen jarraitzaileak izendatzeko erabiltzen den izena da. Egun, hiru eliza kopto daude: Eliza Ortodoxo Koptoa (nagusia), Eliza Katoliko Koptoa eta Eliza Protestante Koptoa. Koptoeraz kristauek euren buruari ⲟⲩⲣⲉⲙ'ⲛⲭⲏⲙⲓ 'ⲛ'Ⲭⲣⲏⲥⲧⲓ'ⲁⲛⲟⲥ esaten diote: ou.Remenkīmi en.Ekhristianos, hau da: kristau egiptoarrak. Talde etniko-erlijioso garrantzitsua dira eta jatorri oso zaharra dute, I. mendean kristautasuna besarkatu zuten egiptoarrengan. Arabiera klasikoan, kopto hitza erabiltzen zen egiptoarrak izendatzeko, baina egun bakarrik herrialde horretako kristauak izendatzeko erabiltzen da, egiptoar gehienak Islamera batu zirenetik.

Gaur egun, izena batez ere Eliza Ortodoxo Koptoa izendatzeko erabiltzen da, euren jarraitzaileen jatorria kontuan hartu gabe. Horrela, Etiopia zein Eritreako kristauei eta Islamera batu aurreko nubiarrei ere kopto izena ematen zaie. Euren hizkuntza liturgikoa koptoera da. Egiptoko hainbat hiritan koptoak "auzo kopto"an bizi dira.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopto hitza grezieratik dator, Αίγύπτιος Aigyptios hitzetik, egiptoar esanahia duena. Geroago laburtu zen, kuptios izena eman zitzaion eta hortik arabierara pasa zen قُبْط qubṭ (edo قِبط qibṭ) gisa. Hortik etorri zaigu hitza.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]