Edith Shain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edith Shain

Bizitza
JaiotzaNew York1918ko uztailaren 19a
Heriotza2010eko ekainaren 20a (91 urte)
Jarduerak

Edith Shain (Tarrytown, New York, 1918ko uztailaren 19a - 2010eko ekainaren 20a) Alfred Eisenstaedten Times Squareko musuaren argazki ospetsuan agertzen den erizaina da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Victor Jorgensenen Times Squareko musuaren argazkia
Alfred Eisenstaedten Times Squareko musuaren argazki ospetsuaren kopia bat

Edith Shain Tarrytownen (New York) jaio zen 1918ko uztailaren 19an. Erizaintza ikasi zuen New York Universityn eta, Bigarren Mundu Gerra bukatu eta berehala, Los Angelesera joan zen bizitzera.

70eko hamarkadan egin zen ospetsu, Alfred Eisenstaedti gutuna idatzi zionean. Alfred VJ Day deitu zaion argazki ospetsuaren autorea zen eta, orain 60 urte zituen Edithek zioenez, bera zen argazkian Times Squaren agertzen zen erizaina.

1945eko abuztuaren 14an, New Yorken omen zen, ospitalean lanean eta irratian entzun zuten japoniarrek amore eman zutela eta Bigarren Mundu Gerra bukatu zela. 27 urteko neska Times Squareraino hurbildu zen, beste asko bezala, albiste hura ospatu nahian eta, iritsi bezain pronto, marinel batek besarkatu omen zuen eta ezaguna dugun musu luze hura eman.

Horrelaxe geratuko zen muxua, jendartean ezkutatuta, Alfred Eisenstaedtek argazki zuri-beltz hura ez balu egin, baina argazkiak berehalako ospea izan zuen Life aldizkarian eta Bigarren Mundu Gerraren bukaerak eman zuen pozaren adierazgarri izan zen.

Bere garaian, polemika piztu zen, Victor Jorgensenek beste ixkin batetik hartutako argazki batek prestatutakoa izan zen susmoak zabaldu zituenean, baina argazkiaren ospea uka ezina da. The New York Timesek argitaratu zuen Victor Jorgensenen argazkia eta Alfred Eisenstaedt ezbaian geratu zen. Alfredek beti ukatu zuen salaketa hura eta Edithek arrazoi eman zion honi.

Edith Shain 2010eko ekainaren 20an hil zuen gibeleko kantzerrak Los Angelesen, 91 urte zituenean.

2004az geroztik, urtero ospatu da egun hura leku berean: bikoteak biltzen dira, muxu famatu hura errepikatzeko. Edith Shain ere izan zen horietako ospakizun batzuetan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edith Shain Aldatu lotura Wikidatan