Edmundo Flores

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Edmundo Flores
Bizitza
Jaiotza 1919ko maiatzaren 20a
Herrialdea  Mexiko
Heriotza 2003 (83/84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak ingeniaria, idazlea eta ekonomialaria

Edmundo Flores (1919ko maiatzaren 20a - 2003) mexikar ingeniaria eta idazlea izan zen.

Ingeniari agronomo ikasketak egin zituen Nekazaritza Eskola Nazionalean. Ekonomia doktore egin zen Wisconsineko Unibertsitatean (1944). Unibertsitateko irakaslea eta Nazio Batuetako Erakundeko aholkularia izan zen. Víctor Paz Estenssororen agintaldiko Boliviako gobernuan aholkulari izan zen nekazaritza erreformarako gaietan. Bestalde, hainbat erakunde eta enpresa pribatutako aholkulari izan zen, eta hainbat kargu bete zituen. Zientzia aldizkarietan ere parte hartu zuen, bai Mexikon bai Mexikotik kanpora. Bere idazlanetan behaketa zorrotza da ezaugarri nagusia, eta Mexikoko giroa batetik eta bestetik, bere pentsamendua, bere ikuspegia eta bere egoera erakusten ditu. Saiakera lanen artean aipagarriak dira: Vieja revolución, nuevos problemas (1969, Iraultza zaharra, arazo berriak), Desarrollo agrícola (1972, Nekazaritzaren bilakaera), La alimentación, problema mundial (1975, Elikadura, mundu osoko arazoa), La ciencia y la tecnología en México (1982, Zientzia eta teknologia Mexikon), ¿Por qué la crisis y cómo remediarla? (1984, Zergatik krisia eta nola konpondu). Autobiografia batzuk ere idatzi ditu: Historias de Edmundo Flores. Autobiografía 1919-1950 (1983, Edmundo Floresen Istorioak. Autobiografia 1919-1950 ), Antesalas del poder. Autobiografía 1950-1973 (1986, Aginpidearen bezperak. Autobiografia 1950-1973). Ipuin liburu bat ere badu: Las moscas (1967, Euliak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Mexiko
Artikulu hau Mexikoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.