Edna O'Brien
Edna O'Brien | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tuamgraney, 1930eko abenduaren 15a (90 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, poeta, eleberrigilea, idazlea eta biografoa |
Lan nabarmenak |
The Country Girls (en) ![]() Casualties of Peace (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Kidetza |
Aosdána (en) ![]() Royal Society of Literature (en) ![]() |
IMDb | nm0639530 |
Edna O'Brien (Tuamgraney, Clareko konderria, 1930eko abenduaren 15a) irlandar eleberrigilea da.
Farmaziako ikasketak egin zituen, eta farmazialari gisa lan egin zuen hasieran. 1960an argitaratu zuen lehenengo eleberria: The Country Girls, trilogia bateko lehenengoa. Trilogia osatu zuten beste bi liburuak Girl with Green Eyes (1962) eta Girls in Their Married Bliss (1964) dira. Eleberri horietan esperientzia berriak eta bizitzaren gozo-mikatzak probatzera ausartzen diren emakumeen gorabeherak kontatzen dira. Lan horien ondoren ere, Edna O'Brienek emakumeen barne-gatazkez eta gizon eta emakumeen arteko hartu-emanez eta arazoez idazten jarraitu zuen. Lan horien artean aipagarrienetako bat Night (1972) da, insomnioak jota dagoen emakume baten gau bateko bakarrizketa.
Bestalde, ipuin bilduma batzuk ere idatzi ditu, hala nola Mrs Reinhardt and Other Stories (1978), Returning (1982) eta Lantern Slides (1990). Beste lan batzuk: Time and Tide (1992), House of Splendid Isolation (1994), Down by the River (1996), Wild Decembers (1999), In the Forest (2002), The Light of Evening (2006), Byron (2009).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.