Edu Zabala Garagartza
| Edu Zabala Garagartza | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Eibar, 1958 (67/68 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, irakaslea eta agronomia-ingeniaria |
Edu Zabala Garagartza (Eibar, 1958 - ) euskal idazlea da. Eibarren jaio arren aspaldian Donostian bizi da. Lanbidez irakaslea da Irungo Txingudi Ikastolan (gaur egun jubilatuta badago ere) eta zaletasunez idazlea. Nekazaritza-ingeniari teknikoaren ikasketak egin zituen Sevillan.[1]
Hainbat liburu plazaratu ditu inauteriei buruz, natura, zientzia eta mitologiari buruz. Gazte-gaztetatik hasi zen euskal prentsan kolaborazioak argitaratzen, ipuinak eta artikuluak batez ere. Bere kolaborazioak ohikoak izaten dira Hatsaren Poesian eta Elinberri.eus agerkarietan. Elhuyar, Plazara, Nabarra, Elinberri, Argia aldizkarietan ere idazten du.[2]
Sare sozialetan aktiboa izaten da eta bi literatur solasalditako gidaria da. Donostiako Egia eta Amara auzoetan.[2][3][4]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipuin bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Inauterietan (2004) Euskal inauteriei buruzko ipuin bilduma. Gero-Mensajero argitaletxea.
Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ezka (2004) Erronkariko almadiei buruzko eleberria. Gero-Mensajero argitaletxea.[5]
- Onddoak, ondo? (2005) Onddo biltzaileei buruzko umorezko eleberria. Gero-Mensajero argitaletxea.[6]
- Aiako (2008) Oiarso aldean kokaturiko eleberri mitologiko-historikoa. Trilogia baten lehen liburua. Hiria argitaletxea.[7]
- Aiako intxixua (2018) Aiako Harrian bizi zen intxixuaren nondik norakoak. Autoedizioa.
Saiakerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Inauteria, gizakia naturaren kontra (2015) Inauteriaren oinarri zaharrei buruzko ikerlana. Autoedizioa.[8][9]
Olerki bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edizio digitalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Plazara aldizkariak 1988an antolatutako narrazio laburren lehen saria jaso zuen Metro sutan izenburukoarekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Edu Zabala Garagartza - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (kontsulta data: 2026-01-25).
- 1 2 «Zabala, Edu» Booktegi (kontsulta data: 2026-01-25).
- 1 2 «LITERATUR SOLASALDIAK Edu Zabala Garagartza» www.literatursolasaldiak.eus (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ Zabala Garagartza, Edu. (2019-06-28). «Literatur solasaldiak, euskaraz» Irutxuloko Hitza (kontsulta data: 2026-01-25).
- 1 2 «Ezka» Booktegi (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ «Onddoak, ondo?» Booktegi (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ Serrano Izko, Bizente. kritiken hemeroteka » Mitoen magma sortzailea. (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ Aurkenerena, Joseba. (2016-01-18). «Edu Zabala, inauteria eta kaosaren teoria» naiz: IRITZIA (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ Aizpea, Amas(e)ko. (2016-02-05). «"Gizakiok jainkoaren papera jokatzen ari gara"» Bidasoko Hitza (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ «Hiru poeta Egian» Irutxuloko Hitza 2026-01-23 (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ «Inauteria» Booktegi (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ «Onddoak, ondo?» Booktegi (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ «Inauterietan» Booktegi (kontsulta data: 2026-01-25).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edu Zabala. Euskal Idazleen Elkartea
- Edu Zabala. Armiarma. Literaturaren Zubitegia.
- Edu Zabala. Elinberri.eus-eko kolaborazioak.
- Edu Zabala. Booktegi.eus
- Joseba Aurkenerena: Edu Zabala, inauteria eta kaosaren teoria. naiz.eus
- B. Serrano Izko: Aiako. Arruntasunari gorazarre. Armiarma, kritikak.