Edukira joan

Eduard Roschmann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eduard Roschmann

Bizitza
JaiotzaGraz1908ko azaroaren 25a
Herrialdea Austria
 Hirugarren Reicha
 Argentina
HeriotzaAsuncion1977ko abuztuaren 8a (68 urte)
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta concentration camp guard (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Gestapo
KidetzaSchutzstaffel
Zerbitzu militarra
Adar militarraSchutzstaffel
GraduaHauptsturmführer (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

Eduard Roschmann (Graz, Austria, 1908ko azaroaren 25a - Asunción, Paraguai, 1977ko abuztuaren 8a), austriar SSko teniente eta komandante nazi bat izan zen.

1943an, Bigarren Mundu Gerran zehar, Letoniako Riga hiriburuko ghettoan hilketa eta izugarrikeri ugariren arduraduna izan zen. Gerra amaitzean nazi askok bezala ODESSA sarearen bidez Hego Amerikara ihes egitea lortu eta Argentina eta Paraguain bizitu zen.

Frederick Forsyth idazlearen The Odessa File (1972) best-seller eleberriaren protagonista nagusienetakoa da, bai eta hartan oinarritutako 1974ko izenburu berdineko filmean ere, Maximilian Schell austriar-suitzar aktoreak antzeztuz.