Eduarda Dionísio
Eduarda Dionísio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lisboa, 1946 |
Herrialdea | Portugal |
Heriotza | Lisboa, 2023ko maiatzaren 22a (76/77 urte) |
Familia | |
Aita | Mário Dionísio |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lisboako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kritikaria |
Eduarda Dionísio (Lisboa, Portugal, 1946 - ibidem, 2023ko maiatzaren 22a) portugaldar idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldizkari eta egunkarietan idazteaz gainera, literatura-antologien apailatzaile, antzerkigile eta antzezle ere bada. Kontagintzaren eraberritze interesgarri baten protagonista izan da, zeinean nahasten baititu lagunarteko hizkera, deskribapenak eta diskurtso dokumentala, eta irakurketa parte-hartzailea bultzatzen baitu. Bere obran Portugalgo azken hogeita hamar urteetako historia politiko eta soziala islatzen dira. Artea, bizitza eta politika hartzen dituen literatura-sentiberatasun berri baten bidez, eta erregimen autoritario baten aurkako borroka, krabelinen iraultzaren berotasuna, utopiaz kargatutako itxaropena eta geroko frustrazioak bizi izan zituen belaunaldiaren begiez, herrialde hartako giroa jasotzen du bere obran.
Lan nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Retrato dum amigo enquanto falo (1979)
- Histórias, memórias, imagens e mitos duma geraçao curiosa (1981)
- Títulos, acções e obrigações: a cultura em Portugal (1994)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.