Edukira joan

Eider Hurtado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eider Hurtado
Bizitza
JaiotzaSanturtzi1982ko maiatzaren 22a (42 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirrati-esataria eta telebista aurkezlea

IMDB: nm10273842 Twitter: EiderHurtado Edit the value on Wikidata
Eitb eraikina, Bilbo

Eider Hurtado Perises (Santurtzi, 1982ko maiatzaren 22a) euskal herritar kazetari, irrati esatari eta telebista aurkezlea da.[1]

Onda Vasca irrati katean Gabon irratsaioaren esataria izan da. ETB2 katean 360º ikerketa kazetaritza saioa eta Tú decides magazine saioa aurkeztu ditu.

En jake eta Egun on Euskadi telebista saioetako kolaboratzailea ere izan da eta La armadura del rey liburuaren egilekidea.[2]

Radio Euskadin aritu zen 2004tik 2009ra, eta Onda Vasca Irratian, 2009tik 2018ra. 2018an Euskal Telebistarako (ETB) saioak egiten hasi zen.

ETB2ko '360º' saioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko otsailean estreinatu zen 360º erreportaje saioa.[3] Hasieran ostegun gauetan hasi bazen ere, gero igandeetara pasatu zen, kate gehienek produktu izarrak jartzen zituzten unera. Hala ere, erreportaje saioak toki bat egin zuen igande gauetan. Marka bat sortu zuen. Saioarekin jendeak bazekien ikuspuntu desberdin bat topatuko zuela eta zerbait deskubrituko zuela. Ikusle datuak onak izan ziren. 360º saioko erreportajeak Herrialde Katalanetan eta Espainian ere izaten harrera beroa izan zuten.[1]

Erreportajeek sarri izenburu deigarriaren bidez, jarrera ideologikoa aurreratu izan dute, hala nola, “Monarkia, negozio errentagarria” edo “Felipe VI.a, Espainiako azken erregea” emandako bideoek.[4]

Aquí y ahora saioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021ean Eider Hurtado eta Nerea Reparazek 'Aquí y ahora' (ETB 2) saioa aurkeztu zuten. Covid 19 pandemiaren eraginez, datuak eta adituak lagun, jendearen kontsumo- eta bizi-ohiturak (etxean, gizartean…) nola aldatzen ari ziren kontatu eta ikertu zuten.[5]

Datuak Eider Hurtadoren iritziz:

Datuen kazetaritza orainaldia eta etorkizuna dela uste dut. Beti esan izan dut datuetan ez dudala objektibotasunaren sinonimo gisa sinesten. Objektibotasuna oso konplexua da gure lanbidean, baina ahalik eta ondoen prestatzen laguntzen du, ideia bat ematen du eta gertatzen denaren erradiografia ziurra sortzen du. Batez ere, datuek unean-unean landu nahi dugun gaia babesten dute, dimentsioa hobeto ulertzen laguntzen baitigute.[5]

Telelanari buruzko iritzia:

Zoom edo Skype bat egiten ohitu gara, lehen kilometro asko egin behar izaten ziren elkarrizketa baterako. Baina gure lanerako garrantzitsuak diren harreman pertsonalak ere galtzen dira. Gauzak hurbiletik ezagutzeko aukera galtzen da. Kazetaritza egiteko modua ez da aldatzen pandemiarekin, dagoeneko aldatu da.[5]

Sare sozialak eta politika dela eta:

Ez zait gustatzen erakundeen eta politikarien adierazpen garrantzitsuak sare sozialen bidez egitea. Horrek asko gogaitzen nau kazetari gisa. Adierazpen garrantzitsuak prentsaren aurrean egin behar dira, eta gehiago jakiteko edo argi ez dagoena galdetzeko aukera izan behar dugu. Orain, erakunde-tuitari garrantzi handiagoa ematen zaio komunikatu ofizial bati baino. Twitter erabiltzen dugun lekua 'lau' lagunekoa da. Publiko erreala ez dago tuit bakoitzaren zain. Tuit bat zerbait irreala da, eta ia konturatu gabe sartu gara jokoan. Beste egoera batzuetan emango ez liratekeen tonuetan komunikatzeko aukera ematen du.[5]

  • 2021ean La armadura del rey liburua argitaratu zuen, Públicoko Ana de Prado kazetariarekin eta Tv3ko Albert Calatrava korresponsalarekin batera, Casa de libro argitaletxea.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Urkizu, U. (2019-03-31). «Eider Hurtado: «Saio hau gozoki bat da edozein kazetarirentzat»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  2. Eider Hurtado: Irratian ez zaizu ikusten eta erosoago sentitzen naiz. (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  3. (Gaztelaniaz) «Estreno de '360º. Tú Decides', esta noche, en ETB2» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  4. (Gaztelaniaz) Puglisi, José Antonio. (2020-03-19). «Una presentadora de la televisión pública vasca amenaza a Casa Real: “El jaque mate llegará cuando se levante la cuarentena”» Periodista Digital (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  5. a b c d (Gaztelaniaz) Deia. «Eider Hurtado: "La forma de hacer periodismo no está cambiando con la pandemia, ya ha cambiado"» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  6. (Gaztelaniaz) «LA ARMADURA DEL REY | ANA PARDO DE VERA | Casa del Libro» casadellibro 2021-03-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]