Eider Perez
| Eider Perez | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Trintxerpe, 1995eko abuztuaren 10a (31 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, idazlea, aurkezlea eta hitz esana egiten duen artista |
| Kidetza | Mejillon Tigre |
Eider Perez Martinez (Trintxerpe, Pasaia, Gipuzkoa, 1995ko abuztuaren 10a) aktorea, idazlea, bertsozalea eta aurkezlea da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Filologia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen.[2]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat testu argitaratu ditu Lekore aldizkarian, Txakur Gorria sormen kolektiboaren talde-lanetan eta zenbait literatur sariketen bildumetan. Hitzen Uberan literatur webguneko sinaduren atalean eta Oarsoaldeko HITZAn kolaboratu du, eta Izotzetan islatuak: euskal idazle gazteen bilduma (Liberoamerika, 2020) antologian hartu du parte. 2016. urtean Autobiographikal poesia errezitaldi dramatizatua sortu zuen Ane Garciarekin batera, eta lan harekin plazaz plaza ia lau urtez aritu ostean, Andre eta jabe euskal emakume poeten ibilbideari buruzko ikuskizuna egiten jarraitu zuen Leire Etxezarreta musikariarekin elkarlanean. Aurkezle eta gidoigile lanetan aritu izan da hainbat proiektutan eta Mintzola Ahozko Lantegiak egiten dituen Sormen Egonaldietan egin du lan azken bost urteetan.[3]
Antzerkia ikasten hasi zen Zurriola Antzerki Eskolan hamabost urte zituela, eta prestakuntzaz prestakuntza jarraitzen du.[4]
Euskal Ikasketetan graduatua da eta 2018. urteaz geroztik Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko langilea.
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018an hasi zen telebistan lanean lehen aldiz, eta 26 igandez jardun zuen Hitzetik Hortzera bertsoei buruzko saioak aurkezten.[1]Bertso zaletasuna ez zetorkion etxetik baina kantu asko entzun eta ikasi zituen etxean, geroago Lezoko (Gipuzkoa) bertso eskolara hurbildu zen. 17 urte zituela bertso udalekuetara joan zen, laguntzaile gisa. Hitzetik Hortzera programa aurkezteko proposamena egin ziotenean, baiezkoa eman zuen. Hitzetik Hortzerako ekipoak Txakur Gorria Sormen Kolektiboarekin elkarlanean egin izan du programa.
Hitzetik hortzera Bertsozale Elkartearen adarretako bat da, ETBrekin elkarlanean aritzen dena, eta saioetan grabatzen den guztia Euskal Herriko Bertsozale Elkartearentzako materiala da.
Hitz esana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016tik aurrera, Ane Garciarekin aritu da hitz esaneko proiektuetan, 2022tik Mejillon Tigre izena hartuz eta Eider Adeletx goitizena erabiliz.[5] [6]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2017an Bergarako Jardun euskara elkarteak Amodiozko Gutun Lehiaketan 1. saria eskuratu zuen.[9]
- 2022an Etxepare Saria irabazi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Urkizu, Urtzi. ««Saioa sortu zenean ez nintzen jaioa: jakin-mina dut duela 30 urteko irudiekin»» Berria (kontsulta data: 2021-06-19).
- ↑ SLU, Herritar Berri. (2019-11-21). «EIDER PEREZ» GAUR8 (kontsulta data: 2021-06-19).
- ↑ Kultura, Donostia. «Andre eta Jabe, Eider Pérez & Leire Etxezarreta» www.donostiakultura.eus (kontsulta data: 2021-06-19).
- ↑ «Eider Pérez: 'beti diot baietz!'» EITB Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2021-06-19).
- ↑ «Mejillon Tigre kolektiboa | Tabakalera» www.tabakalera.eus (kontsulta data: 2024-04-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Satrustegi, Iñigo. (2022-11-29). «'Hitz esana' emanaldia prestatu dute Eider Adeletxek eta Ane Zubeldiak» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-04-06).
- ↑ «Eztena 2021 - “Alamedako dantzaldia” LIBURUAREN AURKEZPENA. Eider Perez “Adeletx” eta Sra Polaroiska | bibe | bibe.me» bibe.me (kontsulta data: 2021-06-19).
- ↑ Barandiaran, Ane Insausti. ««Dantzak oso ondo islatzen du politikoa den hori»» Berria (kontsulta data: 2021-06-19).
- ↑ «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Eider Perez: "Sari bat irabaztea beti da pozgarria"» uberan.eus (kontsulta data: 2021-06-19).