Hitz esana
Hitz esana[1][2] edo Spoken word delakoa ahozko usadio bat da, performance poetikoaren molde bat, poesiarekin batera, musikaren eta antzerkiaren osagaiak erabili ohi dituena.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingelesez, ahozko tradizio artistiko zahar baten jarraipena da, XX. mendean berritua. Errezitazioaren estetikan eta hitz-jokoan jartzen du arreta, hala nola artistaren zuzeneko intonazioan eta ahotsaren inflexioan. Hitz esanean ozen errezitaturiko edozein poesia mota biltzen da, jazza, pianoz lagundutako hizketaldiak, irakurketa musikatuak, hip-hopa, eta sar daitezke baita komedia-errutinak eta prosazko bakarrizketak.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz Ane Garciak eta Eider Perezek sortutako Mejillon Tigre kolektiboak egin ditu hitz esaneko ikuskizunak, izen euskaratua bera proposatuz.[1] Patxo Telleriak "esaniko hitza" terminoaz definitu bere ikuskizun bat, 2024ko 'Ai, gure juaneteak', Mikel Laboari buruzkoa.[3] Gailu taldeak hitz esaneko moldean egindako kantuak sartu izan ditu 'Autosuntsipena hasi da 3, 2, 1... znort!!!' diskoan.[4]
Bertso jarrien eta hitz esanaren arteko konberjentzia ere gertatu dela idatzi izan du Andoni Tolosak, Rafa Ruedaren musikaz eta Igor Elortzaren hitzekin sortutako Anonyme Popular proiektua dela eta. Manex Agirre bertsolariak ere ikusi du bi moldeen arteko lotura hori.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Sarasola, Ainhoa. (2022). «Oholtzan gorpuztutako hitzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
- ↑ Elortza, Igor. (2024). «Mejillonekoek 'Hitz esana' erabiltzen dute» X (Twitter) (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
- ↑ Astiz, Iñigo. (2024). «Laboaren kantak oinarri dituen emanaldia estreinatuko du Patxo Telleriak gaur, Loraldia jaialdian» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
- ↑ Ubeda, Garbiñe. (2024). «Bizi filosofia eta umorea uztartzen dituen esperimentazio gailua» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
- ↑ Agirre, Manex. (2022-02-15). «Hum, bomb» Bertsolari Aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]¡