Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
| Euskal Herriko Bertsozale Elkartea | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | argitaletxea eta irabazi asmorik gabeko elkartea |
| Jarduera | |
| Kidetza | Euskal Kulturgileen Kidegoa |
| Erabilitako hizkuntza | euskara |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Historia | |
| Sorrera | 1987 |
| Jasotako sariak | |
| webgune ofiziala | |

Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (EHBE) bertsolaritza babesteko eta sustatzeko asmoz 1987an sorturiko elkarte kulturala da[1]. Egoitza Amasa-Villabonan du, Subijana etxean, zehazki[2][3].
Lurraldeetan ere badira elkarteak: Arabako Bertsozale Elkartea, Bertsularien Lagunak elkartea – Baxenabarre, Lapurdi eta Zuberoa eremu dituena -, Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Gipuzkoako Bertsozale Elkartea eta Nafarroako Bertsozale Elkartea. Egun, 2.500 bazkide inguru ditu. Hiru lan ildotan egiten du lan Bertsozale Elkarteak: belaunaldiz belaunaldiko transmisioan, bertsotarako plazen sustapenean eta hedapenean, eta bertsolaritzaren ikerketan.[4] Proiektuen artean entzutetsuena Bertsolari Txapelketa Nagusia da egun.
Aipatutako herrialdeetako elkarteez gainera, bere ekosistema osatzen dute Xenpelar Dokumentazio Zentroak, Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuek.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bertsozale Elkartea
- BDB, Bertsolaritzaren Datu Basea
- Mintzola Ahozko Lantegia
- Lanku Kultur Zerbitzuak
| Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |