Edukira joan

Eiríksstaðir

Koordenatuak: 65°03′33″N 21°32′28″W / 65.0591913°N 21.541142°W / 65.0591913; -21.541142
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eiríksstaðir
Kokapena
Herrialdea Islandia
Islandiako eskualdeakVesturland
Islandiako udalerriakDalabyggð
Koordenatuak65°03′33″N 21°32′28″W / 65.0591913°N 21.541142°W / 65.0591913; -21.541142
Map
Altitudea76 m, itsas mailaren gainetik

Eiríksstaðir baserria Eiríkr Þorvaldsson-ren etxea izan zen, Erik Gorria izenez ezaguna. Islandiako Dalasýsla eskualdeko Haukadalur bailaran kokatua. Leifur Eiríkssonen, bere semearen, jaioterria izan zen; eta hau da Ameriketako lehen aurkitzaile europar ezaguna. Eraikuntza jatorriz baserria izan zela pentsatzen da, arkeologoek ikertutako IX-X mendeen bitarteko bi eraikinen arabera. Eta inguruan aire-zabaleko museo bat ezarri da.

Erregistro historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landnámabók eta Erik Gorriaren Sagaren arabera, Erik gorria Norvegiatik kanporatua izan zen hilketa batekin erlazionatu zutelako; eta Islandiara iristean lehendabizi Vestfirðiren kokatu ziren, Erik Þjóðhildur Jǫrundardóttir-rekin ezkondu zen, eta Eiríksstaðiren baserria ezarri zuten Haukadalur bailarako Vatnshorn-en ondoan. Leifur Eriksson, Leif zorteduna bezala ere ezaguna, bertan jaio zen. Baina eremua utzi behar izan zuten Erikek bi gizon hil zituelako, hauek bere bi esklabu hiltzeagatik mendeku gisa.Gerora izan zituen bere gainontzeko 4 seme alabak: Þuríður Eiríksdóttir, Thorvald Eriksson, Thorsteinn Eriksson eta Freydís Eiríksdóttir (azken hau bere bigarren emaztearekin izan zuen).[1]

Leifur Eriksonen estatua

Ikerketa arkeologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat ikerketa arkeologiko egin dira Eiríksstaðir (gaur egun Stóra-Vatnshorn baserriko lurretan) kokatuta zegoenaren inguruan. 1894an Brynjúlfur Jónssonek ikusgai zeuden eraikuntza zaharren plano bat egin zuen, eta hurrengo urtean Þorsteinn Erlingssonek indusketak hasi zituen. Daniel Bruunek 1896ean ikerketa sakonago bat egin zuen. 1938an Matthías Þórðarsonek egindako indusketek eraikin bat agerian utzi zuten, etxeluze bat erdian su-hobi andi batekin[2]. 1997-2002an, Eiríksstaðanefndek (Eirísstaðireko batzordeak) eskatuta, Guðmundur Ólafsson-ek beste ikerketa oraindik sakonago bat egin zuen Islandiako Museo Nazionalarentzat.[3]

Aurriak dauden tokia.

Eraikin nagusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin nagusia etxeluze bat zen, etxe mota hau europa iparraldean oso ohikoa zen eta orokorrean barrutik gela banaketa gabeko etxebizitza komunitario handi eta luzeak izaten ziren. 1997an egindako neurketen arabera, gutxi gorabehera 50 metro karratu (540 oin karratu) neurtzen zituen, 4 mtro luze izanez azaleran. Erdian su-hobi handi bat zegoen kokatua, honek eta harri arrastoek jendea pareten inguruan esertzen zela adierazten dute.

1895eko hasierako ikerketan, Þorsteinn Erlingssonek pentsatu zuen eraikinaren atzekaldean sukalde erantsi bat zegoela, baina 1997ko indusketetan Mattías Þórðarson-ek egiaztatu zuen bertako arrokak luizi natural batengatik zeudela bertan. Hormak turbazkoak ziren eta oinarrian harrizko egitura batean finkatuta zeuden zuten, eta metro edo metro-terdiko (3.3-4.9 oin) lodiera zuten. Hegoaldeko hormako harriek hau konpondua izan zela adierazten dute. Eraikuntza sinplea zen eta hainbat zantzuk adierazten dute etzela luze erabili. C-14ren datazioak IX. mendetik XX. mendera bitarteko emaitza eman zuen gizaki hondakinekin kontaminatu gabe zegoen aurrien aurreko zonalde batean.

2000. urtean hobi-etxe bat induskatu zen eraikin nagusiaren ondoan. Beste aurkikuntza batzuen artean, Norvegiako fabrikazioko harrizko ehungintzarako ardatzak aurkitu zituzten lurrean. Guðmundur Ólafsson-ek eraikuntza dyngja bezala interpretatu zuen, hau da, itzaltegi edo emakumeen-lanleku gisa[4]. Lehen, bainu-etxe edo sauna gisa interpretatua izan zen Þorsteinn Erlingssonen aldetik eta sukalde edo ketatzaile gisa Matthías Þórðarsonen aldetik.[5]

Aire-zabaleko museoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eiríksstaðanefndek aire-zabaleko museoa sortu zuen 1997ko ikerketa arkeologikoan oinarriturik. Erik Gorriaren etxea ahalik eta zehatzen erreproduzitzea du helburu; induskatutako etxeluze eraikina imitatuz eraiki zen, egur flotatua eta garaiko herramintez (erreprodukzioak) eta teknikez baliatuz; historikoki zuzena izatea helburutzat edukiz. [6] Museoa 1999an sortu zen eta 2000. urtean ireki formalki, Vinlanden aurkikuntzaren mila urteko urteurrenaren ospakizunarekin lotuz[7]. Benetako aurrietatik 100 metrora dago kokatua, eta aurriak babestutako gune arkeologikoa badira ere bertara hurbil gaitezke bisitari gisa.


Museoa uda garaian egunero irekia dago, goizeko hamarretatik arratsaldeko hirurak bitarte. Bertan su-hobi inguruan sagen inguruko kontakizunak entzuteko aukera eskaintzen dute. Sarrerak erosten diren erikuntza txikian hainbat souvenir dituzte salgai, denak tematika bikingokoak.

sagen kontalaria

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Thorsson, Ornólfur. (2001). The sagas of ícelanders. Penguin Books, 653-676 or. ISBN 978-0-14-100003-9..
  2. (Ingelesez) Friðriksson, Adolf. (1994). Sagas and Popular Antiquarianism in Icelandic Archaeology. Worldwide archaeology, 148–52 or. ISBN 9781856287098..
  3. (Islandieraz) Ólafsson, Guðmundur. (1999). Eiríksstaðir í Haukadal. Fornleifarannsókn á skálarúst. Þjóðminjasafn Íslands ISBN 938803799..
  4. (Islandieraz) Ágústsdóttir, Kristjana. (2004). Fornleifarannsóknum að ljúka á jarðhúsinu á Eiríksstöðum í Haukadal: Norskur snældusnúður finnst í dyngjunni. Morgunblaðið.
  5. (Islandieraz) Rannsókn á Eiríksstöðum í Haukadal. Þjóðminjasafn ISBN 1560-8050..
  6. «The longhouse | Eiríksstaðir» eiriksstadir.is (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  7. (Ingelesez) Iceland, West. «Eirik the Red´s homestead.» Visit West Iceland (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]