Erik Gorria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Erik Gorria
Eric the Red.png
Bizitza
Jaiotza Norvegia950eko maiatzaren 4a
Herrialdea  Norvegia
Heriotza Brattahlíð1003 (52/53 urte)
Familia
Aita Thorvald Asvaldsson
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea

Erik Gorria (antzinako eskandinavieraz: Eiríkr hinn rauði)[1] (950-1003 edo 940-1100) norvegiarra zen. Eirikr Thorvaldsson (antzinako eskandinavieraz: Eiríkr Þorvaldsson) deitzen zen baina "Gorria" deitzen zuten bere ileengatik. Norvegiatik kanporatua, hilketa batekin erlazionatu zutelako, Islandiako Ipar-mendebaldean kokatu zen eta Tiodild-ekin (Thjódhildr) ezkondu zen. Hiru seme ukan zituen eta sasiko alaba bat ere.

Beste borrokaldi batzuen ondotik berriz ere hilketaz kondenatua izan zen (bi islandiar erail zituen bere esklaboak hil arte jo baitzituzten). Gunnbjörn Úlfssonek ikusitako lurrak Islandia mendebaldean, bisitatzea erabaki zuen orduan. 982 aldera, Groenlandiara joan behar izan zuen bere familiarekin eta kolonoak etorraraztea saiatu zen (985 aldera). Urte batzuk geroago, Erik Gorriaren seme batek, Leif Eriksson, Ternua aurkitu zuen.

Groenlandian, 450 bat kolono estimatzen ziren hastapenean. Geroago, beharbada 3000 kolonoak, uhartearen Mendebaldean kokatu ziren bi establezimendutan (Mendebaldeko establezimendua eta Ekialdeko establezimendua). Erik fedegabea gelditu zen, baina Thjódhildr-ek (bere emaztea), eliza bat eraikiarazi zuen aski fite eta gaur oraindik aztarnak aurki daitezke. Kolonoek Islandiaren modelo politikoa berriz hartu zuten beren sistema politikoarentzat. Baina Gardhar-eko apezpikuak bere autoritate moral eta politikoa inposatu zuen aski fite, Danimarkaren kolonoak Groenlandia menpekotasunean jarri arte 1261an.

XVI. mende, Eskandinaviarrak Groenlandiatik desagertu ziren (klima hoztu zelako, indigenen aurka borrokak ainizten ziren, gosetea iragarri zen, eta batez ere odolkide arazo handiak baziren).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. islandieraz: Eiríkur rauði; norvegieraz: Eirik Raude; danieraz: Erik den Røde; suedieraz: Erik Röde; faroeraz: Eirikur (hin) reyði

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erik Gorria Aldatu lotura Wikidatan