Eira barbara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Unikonta

Eira barbara
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Mustelidae
Generoa: Eira
Hamilton Smith, 1842
Espeziea: Eira barbara
Linneaus, 1758
Hedapen mapa

Eira barbara, eirá, irará, tayra edo cabeza de viejo Mexikotik Argentinarainon hedatzen den ugaztun haragijalea da, Mustelidae familiakoa. Baso eta oihanetan bizi da.

58 zentimetrotik 75era neurtu ditzateke, 42 zentimetroko isatsarekin. 5 kilogramo inguruko pisua dute. Burua zabala da eta handia gorputzaren tamainarekin alderatuz gero. Gainontzeko mustelidoek baino buru handiagoa dute. Hankak erlatiboki luzeak dira. Larrua beltza, sepia edo arrea izan daiteke, nahiko uniformea.

Ugaztun txikiez elikatzen da, baita narrasti eta txoritxoez. Askotan etxabereak ere jaten dituzte. Fruituak ere jan ditzakete eta egunez zein gauez mugitzen dira. Zuhaitzetako zuloetan eta beste animalia batzuek eginiko zuloetan bizi dira. Urtero emeek 2 eta 4 kume arteko kumaldiak dituzte.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eira barbara Aldatu lotura Wikidatan
  1. The IUCN red list of endangered species