Ekainberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ekainberriko sarrera

Ekainberri Zentroa 2008ko irailean Zestoan zabaldu zuten Ekain haitzuloaren erreplikan oinarritua dagoen zentroa da, bertan labar-pinturen kopiak eta kobazuloaren egitura bera barne hartzen ditu. Horretaz gain, zentroaren inguruan hainbat ekintza antolatzen dituzte, baita eskaintza didaktikoa ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko kobazuloa eta bertan ikus daitekeen labar arte multzo ederra 1969an Azpeitiko Antxieta Kultur Elkarteko hainbat kidek topatu zituzten Izarraitz mendietan historiaurreko guneak bilatzen ari zirenean. Andoni Albizurik eta Rafael Rezabalek aurkikuntza ekainaren 8an egin zuten eta igande berean aurkipenaren berri eman zieten Aranzadi Zientza Elkarteko Historiaurreko atalaren bi kideri: José Miguel Barandiaran eta Jesús Altuna. Une horretan Ekaingo kobazuloa eta labar artea babesteko ekimena abian jarri zen. Babesteko ekimen horrren ondorioz zestoan kokaturiko Ekian haitzuloa ez da inoiz jendartera irekia egon, ondare gisara babesturik dagoen espazioa izanik. Baina pixkanaka haitzuloaren erreplika bat eraikitzeko ideia forma hartzen joan zen, 2004ean Ekain Fundazioa sortu zen arte helburu berarekin. 2009ko datuen arabera, urte beran 31.000 bisitari izan zituen haitzuloaren erreplikak[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria, 2009.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]