Ekialdeko Sierra Madre

Koordenatuak: 25°22′N 100°33′W / 25.37°N 100.55°W / 25.37; -100.55
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Mexiko ipar-ekialdeko mendikateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sierra Madre (argipena)».
Ekialdeko Sierra Madre
Datu orokorrak
Mendirik altuenaCerro El Potosí (Nuevo León) (en) Itzuli
Garaiera3.700 m
Motamendikate
Luzera1.300 km
Geografia
Map
Koordenatuak25°22′N 100°33′W / 25.37°N 100.55°W / 25.37; -100.55
MendikateaAmerikar mendikatea
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Coahuila de Zaragoza

Ekialdeko Sierra Madre[1] (gaztelaniaz: Sierra Madre Oriental) Mexiko ekialdeko mendikatea da, Texasko hego-mendebaldetik Veracruzeko Cofre de Perote ingururaino luzatzen dena; bertan Zeharkako Sumendi-ardatzarekin bat egiten du. 1.300 kilometro da luze, ipar-mendebaldetik hego-ekialdera.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Sierra Madre Rio Granderen hegoaldetik Veracruz estaturaino luzatzen da, Mexikoko golkoaren paraleloan, AEBetako Texas eta Mexikoko Coahuila, Nuevo León, Tamaulipas, San Luis Potosí, Hidalgo, Puebla eta Tlaxcala zeharkatuz. Veracruzen Zeharkako Sumendi-ardatzarekin elkartzen da. 1.300 kilometroko luzera dauka, eta batez besteko zabalera 50 kilometrokoa da.

Itsas jatorriko harkaitz sedimentarioen tolesduraren ondorioz sortu zen mendikate hau, eozenoko laramidar orogenian . Zutabe litologikoak 3.000 metroko sendoera hartzen du. Kretazeoko harkaitz sedimentarioak dira sendoenak, eta akuiferoak sortzen dituzte euren unitate karstifikatuetan.[2] Cerro San Rafael, Cerro el Morro, Cerro el Potosí eta Sierra de la Marta dira tontorrik garaienak, guztiak 3.700 metro ingurukoak; Coahuila estatuan dagoen Cerro San Rafael da bakartuena eta prominentzia handiena daukana.

Landaretza eta fauna dibertsitate handia dago, eta espezie asko endemikoak dira. Texas hego-mendebaldeko Chisos Mountains eta Big Bend parke nazionaleko landare eta animaliak Mexikoko aldean daudenen oso antzekoak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. Velázquez Aguirre, Luis; Ordaz Ayala, Anselmo, Provincias Hidrogeológicas de México, boletinsgm.igeolcu.unam.mx


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]