Edukira joan

Ekosozialismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekosozialismo
Sozialismo motak

Ekosozialismoa XX. mendearen amaieran sortutako doktrina politikoa da, sozialismoaren eta ekologismoaren ideiak biltzen dituena.[1] Ekosozialistek uste dute kapitalismoa berez kaltegarria dela bai gizartearentzat bai ingurumenarentzat.

Ideologia ekosozialista duten pertsonei askotan "gorri-berde" esaten zaie , politika berdeak aldezten baitituzte kapitalismo osteko ikuspegi argi eta garbi batetik, askotan marxismoak inspiratuta. Ekonomia neoklasikoaren mekanikatik aldentzen dira beste berdeek baino modu irmoagoan, eta justizia soziala sutsuago babesten dute politikaren lehen helburu gisa, beste helburu batzuetarako giltzatzat hartuz.

Ekosozialistak ez dira "fundi" -ekologia sakonarekin lotutako alemanezko terminoa- edo "berde fundamentalistatzat" hartzen, Alemaniako Alderdi Berdearen eta beste alderdi berde batzuen "fundi" adarrean ekosozialistak bazeuden eta badaude ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Wall, D., Babylon and Beyond: The Economics of Anti-Capitalist, Anti-Globalist and Radical Green Movements, 2005

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.