El Colegio de México

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
El Colegio de Mexicoren ikuspegi bat.

El Colegio de México, A.C. (Mexikoko Ikastetxea) edo COLMEX, Mexikoko goi mailako ikasketa erakunde publikoa da. Bi lan arlotan kokatzen da haren lana: gizarte zientzietan eta humanitateak. 1940an sortu zen; aurretik Mexikoko La Casa de España izan zen, 1938-1940. Bi instituzio horien sorreran Espainiatik ihes egindako errepublikazaleek eragin handia izan zuten. Euskaldunen artean bi izen aipa daitezke: Eugenio Imatz eta Juan Larrea idazleak. 1998an instituzio autonomoa bihurtu zen. 2001an Asturiasko Printzea Saria Gizarte Zientzietan jaso zuen, Juan Iglesias Santos legelariarekin batera. Gaur egun prestigio handiko instituzio ikertzaile eta hezitzailea da. Zazpi ikastetxe ditu.[1] Amerikako gizarte zientzietako liburutegi garrantzitsuenetariko bat du (665.000 liburu baino gehiago).[2]

Errektoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intelektual ospetsuak izan dira ikastetxe honen errektoreak:

Katedrak[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasle-ohi ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Egile Batzuk (1982): El exilio español en México, 1939-1982. Salvat-Fondo de Cultura Económica, Mexiko.
  • Egile Batzuk (2006a): Científicos y humanistas del exilio español en México. Academia Mexicana de Ciencias, Mexiko.
  • Abellán, J. L. (koord.): El exilio español de 1939. Taurus, Madril.
  • Barona, J. L. (ed.) (2010): El exilio científico republicano. Universitat de València, Valentzia.
  • Bolívar Goyanes, A. (koord.) (2006): Científicos y humanistas del exilio español en México. Academia Mexicana de Ciencias, Mexiko.
  • Lida, C. E. (1991): "Los intelectuales españoles y la fundación de El Colegio de México". Sánchez-Albornoz, N. (biltzailea), El destierro español en América. Un trasvase cultural. Colección Encuentros, Madril, 95-102 or.
  • Lida, C. E. (1992): La Casa de España en México. El Colegio de México, Mexiko.
  • Soler Vinyes, M. (1999): La casa del éxodo. Los exiliados y su obra en La Casa de España y El Colegio de México (1938-1947). El Colegio de México, Mexiko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: El Colegio de México

Koordenatuak: 19° 18′ 14″ N, 99° 12′ 28″ W / 19.30389°N,99.20778°W / 19.30389; -99.20778