Edukira joan

El León garagardoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
El León garagardoak
Datuak
Motagaragardo fabrika
HerrialdeaGipuzkoa
Jarduera
Ekoizpena
Historia
Sorrera1885
Desagerpena1986

El León (gaztelaniaz: Cervezas El León) Gipuzkoako garagardo enpresa izan zen, El León eta Keler markak ekoizten zituena. Benedikt Kutzek eraiki zuen fabrika 1885ean, Donostiako Benta Berri auzoan. 1982an Aranora aldatu zen,[1] eta 1986an Cruzcampok erosi zuen.[2]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benedikt Kutzek Municheko Löwenbräuren ("Lehoien garagardotegia" euskaraz) analogiaz izendatu zuen bere garagardo fabrika.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1872ko martxoaren 15ean, jatorriz Ulmekoak ziren Benedikt eta Klaus Kutz anaiek alemaniar garagardotegi bat ireki zuten Donostiako Ategorrieta auzoan. 1881ean, negozioa martxa onean zihoala, bereiztea erabazi zuten, eta Benediktek bere partea saldu zion anaiari.[1]

Diru horrekin, Benediktek Zubimusu baserria erosi zuen Antiguan. Bertan, El León garagardo fabrika, Strasburgo izeneko biergartena eta izotz fabrika bat eraiki zituen 1885an. Benedikt 1888an hil eta gero, haren alargun Francisca jarri zen negozioaren buru.[3] Ondoren, Juan eta Teodoro semeek eman zioten segida enpresari, eta baita handitu ere.[1]

XIX. mendearen amaieran, garagardoa merkaturatzeko asmoz, Kutz familiak Donostiako kafetegi nagusiak hartu zituen, hala nola Miramar kaleko Oteiza, Boulevardeko Café de la Marina eta Askatasunaren etorbideko Gran Café Kutz, besteak beste. Beren garagardoaz gain, Munichetik hozkailu-bagoietan ekarritako Spatenbräu markakoa ere saltzen zuten.[3][1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Fernandez Beobide, J.J., Horcajo, Lola. 150 años de la cervecería Kutz en San Sebastián. El Diario Vasco, 2022ko martxoak 7, diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2024-7-11).
  2. Estrader, Arnau. Cervezas El León. ondojan.com (Noiz kontsultatua: 2024-7-11).
  3. a b Kutz panteoia. Polloe hilerriko bisitatzeko puntuak, donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-7-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]