El Urumea

Wikipedia, Entziklopedia askea

El Urumea Baroja familiak Donostian XIX. mendearen bukaeran argitaratu zuen egunkaria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El Urumea, 1879tik 1885era Donostian argitaratu zen egunkaria.

Serafin Baroja Zornozak sortu zuen egunkaria 1879an eta bere anaia Rikardo izan zen zuzendaria. El Urumeak 1879tik 1885 arte iraun zuen, eta Rikardo Baroja zuzendariaren heriotzarekin amaitu zen egunkaria.

El Urumea hasierako garaian astean hiru egunetan argitaratzen zen baina berehala egunerokoa bihartu zen. Beste egunkarietako berriak hartzen zituen, Madrileko El Liberal, El Imparcial eta La Correspondencia, El Noticiero Bilbaíno, El Eco de Navarra, El Anunciador Vitoriano eta Le Courier de Bayonne. Serafin Baroja izan zen egukariaren sortzailea eta jabea. Idazle izateaz gain, kazetari ere izan zen, Madrileko El Tiempo egunkariaren berriemaile eta La Voz de Guipúzcoa egunkariaren kolaboratzaile "Equich" izengoitiarekin sinatzen zituen artikuluak. 1883an Bai, jauna bai astekaria sortu zuen Iruñean.

Egunkariak lau orrialde zituen, eguneko alearen prezioa 5 zentimo zen, eta ale atzeratuak berriz, 10 zentimotan saltzen ziren. Egunkariaren egoitza eta inprenta hasieran Okendo kalean egon ziren, 1880ko abuztuan Esterlines kalera aldatu ziren, eta azkenik, 1884ko urritik aurrera Idiakez kalean egon ziren.

Rikardo Baroja, El Urumea egunkariko zuzendaria izateaz gain, Donostiako Udal Liburutegiko zuzendaria ere izan zen, Manterola ondoren. Buru belarri ibili zen egunkariarekin, lan gehienak berak egiten omen zituen eta garai hartako zenbait idazleren kolaborazioak lortu zituen, besteak beste, Nikolas Soraluze, Agirre Miramon, Alfredo Laffite, Joakin Jamar eta Antonio Peña Goñi.

El Urumeak bere burua definitzerakoan egunkari politikoa ez zela baieztatzen zuen, soilik Donostiaren eta Gipuzkoaren interesak defenditzen zituela berresten zuen. Hala ere, gai esanguratsuetan liberalen alde agertu ohi zen.

Egunkariaren bildumari dagokionez, Donostiako Liburutegi Nagusiak zenbaki guztiak gorde ditu, eta bilduma osoa digitalizatu eta publikoaren eskura jarri du Liburutegi Digitalean[Betiko hautsitako esteka].

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Arantxa Arzamendi: «Catálogo de publicaciones periódicas donostiarras: 1800-1936». Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, 38. urtea, XXV liburukia, 1. zenbakia, 1990eko urtarrila-ekaina.
  • (Gaztelaniaz) Biblioteca Municipal de Donostia-San Sebastián: catálogo de publicaciones periódicas; dirección Eulalia San Agustín; coordinación Arantxa Arzamendi ; realización Arantxa Arzamendi y Eki Servicios Bibliotecarios. - Donostia: Asociación de Bibliotecarios de Gipuzkoa, 1992.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]