Elena Iturrieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena Iturrieta
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElena Iturrieta, Elena Iturrieta
JaiotzaMadril1984ko abenduaren 24a (39 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, piano-jotzailea, teklatu-jotzailea eta egile abeslaria
Genero artistikoasoula
bluesa
herri-kanta
gospela
Musika instrumentuapianoa
ahotsa
DiskoetxeaQ19829612 Itzuli

elemusica.com
Youtube: UCUoLW2XVKHbz6hUDC7RYinA Edit the value on Wikidata

Elena Iturrieta, izen artistikoa ELE duena (Madril, 1984ko abenduaren 24a), espainiar abeslari, konpositore eta piano-jotzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

6 urte zituela gurasoek pianoa oparitu ziote. 16 urterekin eskolako antzerki batean "Hello, Dolly!" abestu zuen[1]. Magisteritza ikasketak egin zituen Complutense Unibertsitatean eta ingeles klaseak ematen hasi zen. Madrilgo Malasaña auzoan Música Creativa eskolan izena eman zuen eta gospel abesbatza batean abesten hasi zen. Folk, soul, jazz eta rhythm and blues giro hartan hasi zen bere proiekto pertsonala garatzen[1].

2014an argitaratu zuen aurreneko diskoa, Summer Rain[2], eta 2015eko martxoan South by Southwest (Texas, AEB) jaialdian Espainia ordezkatzeko aukeratua izan zen[3]. Rolling Stone aldizkariak bere etorkizuneko apostua zela esan zuen[4]. Azkenik Talento Fnac 2015 izendatu zuen musika konpainiak.

2018an bigarren diskoa atera zuen, What Night Hides izenekoa[5]. Londresko Abbey Road estudioan grabatu zuen[6]. COVID-19 pandemia garaian Bankinter espainiar banketxeak iragarki batean "Volverán esos momentos" abestia erbili zuen eta oso ezagun egin zen[7].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Summer Rain (2014, Arcadia Music)
  • What Night Hides (2018)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Abad, Ana Fernández. (2020-02-04). «Ele, la profesora española que graba sus discos en Abbey Road | S Moda» S Moda EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  2. (Gaztelaniaz) «ELE: Summer rain» LaHiguera.net (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  3. «ELE | SXSW 2015 Event Schedule» SXSW Schedule 2015 (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  4. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2015-11-27). «La frescura nostálgica y optimista de ELE promete hacerse un hueco en tus listas de música» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  5. (Gaztelaniaz) Dawidh. (2018-05-22). ELE: "What Night Hides" es un disco completo -. (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  6. (Gaztelaniaz) LAS 2, PATRICIA COSTA/ABIERTO HASTA. (2018-05-04). «Lo que la noche, ELE y Abbey Road esconden» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  7. Ele - Volverán esos momentos (versión completa actualizada, Septiembre 2020). (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]