Elendilmir

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elendilmir (quenyaz "Elendilen bitxia" esan nahi duena), Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko objektu batek jasotzen duen izena da. Bekokian mithrilezko uztai baten bidez eusten zen zuri koloreko bitxi bat zen, Elendil erregeak Arnorreko erregetzaren ikur bezala aukeratu zuena.

Elendilmir "Elendilen izarra", "Dunedainen izarra" eta "Iparraldeko izarra" ere deitua izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elendil hil ondoren, bere seme Isildurrek Gondor erresuma bere iloba Meneldilen ardurapean utzi zuen eta Isildur bera Arnorreko errege bihurtu zen, honela Elendilmir jasoz. Honi buruz esaten denez, Eraztun Bakarrak ematen zuen ikusezintasunak ez zuen Elendilmirren argian inongo eraginik, eta horregatik orkoek Isildurren gudalosteak Zelai Gladioetan eraso zituztenean, erregeak burua txano batekin estali behar izan zuela jazarria zenean ihes egin ahal izateko. Isildur Anduinetik igerian ihes egiten ari zela hila izan zenez, Elendilmir bitxia ibaiaren korronteak eraman zuen eta galdu egin zen.

Rivendeleko urreginek berdin bat egin zuten Valandilentzat, Isildurren semerik gazteena zena, eta bitxi berri honek aurrekoaren botere bera ez zuen arren, Arnor eta Arthedaineko erregeek eta ondoren Iparraldeko Dunedainen Kapitainek eramaten jarraitu zuten Elessar erregearen garairaino. Eraztunaren Gerra amaitu ondoren, Elessar erregeak jatorrizko Elendilmir bitxia Orthanceko dorrean aurkitu zuen, Sarumanek Eraztun Bakarraren bila zebilenean Anduin ibaia miatzen ari zela berreskuratu zuena.

Eguzkiaren Laugarren Aroko 16. urtean Elessar erregeak Sam Gamgee hobbitari bigarren Elendilmir bitxia eman zion eta hura jatorrizkoarekin geratu zen.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elendilmir bitxiaren jatorria Eguzkiaren Bigarren Aroaren lehen milurtekoaren amaieran dago, Numenorreko erresuman Erendis erreginak bitxi zuri bat zilarrezko saretxo batean sartu eta bere senar Tar-Aldarioni eman zionean, ordutik aurrera jarrita eraman zuena, honela, errege eta erreginek, koroa baten ordez bekoki gainean bitxi zuri bat eramatearen ohitura abiaraziz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]