Elis Paprika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elis Paprika

Bizitza
JaiotzaGuadalajara1980ko maiatzaren 8a (43 urte)
Herrialdea Mexiko
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria eta abeslaria
Genero artistikoarock alternatiboa
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaWarner Music Group

IMDB: nm10669147 Facebook: elispaprika Twitter: elispaprika Instagram: elispaprika Musicbrainz: 97d8264b-a300-42a8-9831-e4be680b2caa Edit the value on Wikidata

Elis Paprika (izen osoa Erika Elizabeth Nogues) (Guadalajara, 1980ko maiatzaren 8a) pop rock independientea jorratzen duen abeslari eta kantautore mexikarra da. Alboan dituen musikariek The Black Pilgrims banda osatzen dute.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elis Paprika Guadalajaran jaio zen. Sei urte zituela aita hil zitzaion. 12 urterekin familia Texasera joan zen bizitzera baina urtebete egin ondoren Mexikora itzuli ziren, Querétaro hirira, osaba izeben etxera. Lehengusuak musika ikasketak egiten ari zirenez berak ere musikari ekin zion, Elis Paprikak balleta nahiago bazuen ere. "Elis" izen artistikoa hartu zuen Elis Regina abeslari brasildarrean inspiratuta. Berak jakin gabe lagunek Querétaroko abesti lehiaketan inskribatu zuten eta bigarren postuan gelditu zen. Musikari ibilbidea egin zezakeela konturatu zen orduan eta La Verdad No Importa taldean abesten hasi zen. Taldetik bota egin zuten, gaizki kantatzen zuela esanez, eta berak gitarra eta kantu ikasketak hasi zituen CEDART akademian.

Give me love[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002 urtean ikasketak moztu eta Londresera joan zen urtebeterako. Zerbitzari lanetan aritu zen bitartean abesti ugari konposatu zituen. 2003an Guadalajarara itzuli zen eta The Paprikas taldea sortu zuen. Orduan hartu zuen bere izen artistiko osoa, "Elis Paprika". "Sunny Day" abestia grabatu zuen demo batean eta Becker taldeko Luke Castillori erakutsi zion. Suave Records disketxearekin kontratua sinatu zuen orduan. Abesti berriak grabatu zituen (Bitch, Texas) eta Guadalajarako aretoetan hainbat kontzertu egin zituen[1]. 2006an aurreneko diskoa atera zuen, Give me Love[2]. Izen bereko abestiak arrakasta izan zuen eta Mexikoko jaialdi nagusietan hartu zuen parte, Vive Latino jaialdian besteak beste[3]. MTV kateak abuztuko banda onena izendatu zuen. Bigarren singlea "No puedo" ere oso arrakastatsua izan zen eta Julieta Venegasek Mexikoko Auditorio Nazionalean egitekoa zuen kontzertuan berarekin kantatzeko eskatu zion[1]. Manu Chaok Guadalajaran egin zuen kontzertuko telonero ere izan zen[2].

Disketxearekin arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo diskoaren ondoren Suave Records eta Elis Paprikaren artean arazoak sortu ziren eta Elisek kontratua hautsi zuen. Diskoetxeak demanda aurkeztu eta Elisek proiektu berrien propaganda egitea eragotzi zion. Bigarren diskoa (EP2) internetez atera zen orduan, doan eskuratzeko moduan. 2008 urtearen amaieran kontratuaz erabat aske gelditzea lortu zuen eta Zepeda Bros diskoetxearekin sinatu zuen berria.

Bakarlari gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Express disko berria argitaratu zuen, hau ere arrakastatsu, baina diskoaren grabaketan taldekideekin desadostasunak azaldu ziren eta hurrengo proiektuetarako bakarlari gisa jarraitzea erabaki zuen[1]. Kontzertuetarako talde berria osatu zuen, The Black Pilgrims izenekoa. Ordutik kontzertuetan Elis Paprika & The Black Pilgrims gisa aurkezten dira. Horrela grabatu zituen Maldito, Animal eta Adios diskoak. Adios diskoa bere abesti ezagunenen bilduma izan zen, baziren ordea bi abesti berri[1].

2014an "Now Girls Rule!" ("orain neskek agintzen dute") singlea atera zuen bere musika ibilbidearen 10. urteurrena ospatzeko[4]. Ordutik emakumezko musikari gazteak promozionatzen aritu da; Sandruskha Petrova, Cristina Mo, Renee Mooi, Vanessa Zamora... Latinamerikako jaialdi ezagunenetan aritu izan zen bere ibilbidean eta 2015ean Txinan bira txiki bat egin zuen, Pekin eta Hong Kongen joz[5]. 2016an Black & White EP bikoitza eta 2018an Venganza diskoa plazaratu ditu.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Give me Love (2006)
  • EP2 (2007)
  • Express (2009)
  • Maldito (2010)
  • Animal (2012)
  • Adios (2013) - bilduma diskoa
  • Black & White (2016) - EP bikoitza
  • Venganza (2018)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) «Biografía: Elis Paprika, una década en los escenarios» Excélsior 2014-11-09 (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Edad, biografía de Elis Paprika» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
  3. (Gaztelaniaz) vivelatino. «VIVE LATINO 2019» www.vivelatino.com.mx (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
  4. (Gaztelaniaz) México, Staff Rolling Stone. «Elis Paprika & the Black Pilgrims estrenan “Now Girls Rule”» Rolling Stone México (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
  5. ElisPaprikatv. (2015-05-19). Elis Paprika & The Black Pilgrims CHINA TOUR. (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elis Paprika Aldatu lotura Wikidatan