Elisa Fernández de la Vega

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elisa Fernández de la Vega

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElisa Fernández de la Vega
JaiotzaA Veiga1895eko maiatzaren 30a
Herrialdea Espainia
HeriotzaZaragoza1933ko azaroaren 21a (38 urte)
Familia
AitaWenceslao Fernández de la Vega Pasarín
Ezkontidea(k)Gumersindo Sánchez Guisande (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Elisa Fernanda María del Carmen Fernández de la Vega eta Lombán (Vegadeo, Asturias, 1895eko maiatzaren 30aZaragoza, 1933ko azaroaren 21a) espainiar medikua eta irakaslea izan zen.

Bere aita, Wenceslao Fernández de la Vega, medikua zen eta Lugoko Guitirizko balnearioko lehen zuzendaria izan zen, baina unibertsitateko karrera bati ekiteko eta lan bat egiteko gogoa amarengandik atera zuten, Dolores Lombán emakume indartsu eta ausartarengandik, biloben arabera, ekaitz-egunetan izan ezik.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jimena ahizpa bikia eta biak, Galiziako unibertsitate batean ikasten hasi ziren lehen emakumeak izan ziren. Santiagoko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean onartu zituzten. Biak batera amaitu zuten karrera. 1919an bukatu zituen medikuntza ikasketak eta Elisak, bere ahizpa Jimenak bezala, Alfontso XII.aren Gurutze Handia lortu zuen, bere espediente bikainagatik.[2] Aparteko Sariaren lehiaketara aurkeztu zen, baina bakarra zegoenez, Jimena izan zen irabazlea.[3]

Alemaniara joateko asmoa izan zuen, Jimena ahizparekin, ikasketak sakontzeko, baina azkenean Espainian geratzea erabaki zuen. Hitzaldi ugari eman zituen, baita hainbat komunikabidetan, argitalpenetan eta abarretan artikuluak idatzi ere. Bere hitzaldi onenetako bat Unibertsitate Zentralean Hezkuntza eta izaera izenburupean emandakoa izan zen eta Lanbide-orientazioa, lanbideak aukeratzeko oinarri, Istripuen profilaxia eta beste zenbait argitalpen ere aipagarritzat hartzen dira. Gaixotasunetarako eskuliburu bat prest zeukan baina argitaratu gabe gertu zen. Haren ikerketek aurrerapen nabarmena ekarri zuten arnas sistemari buruzko ikerketetan. Madrilgo Niño Jesús ospitalean egin zuen lan, Cavengt doktorearen agindupean.

1925ean Sánchez Guisanderekin ezkondu zenean, Madrilgo lana bertan behera geratu zen, Sevillara joan baitzen bizitzera non bere senarra Medikuntza Fakultateko dekanoa zen, eta lau urte geroago Zaragozara joan ziren. Han Elisaren karrera profesionalak jarraipena izan zuen. Senarra Zaragozako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko dekano izatera ere iritsi zen. Elisak berriz, Enbriologiako eskola praktikoetan parte hartu zuen eta zientzia-hitzaldi ugari eman zituen Espainiako hainbat unibertsitatetan. Behartsuentzako aterpetxe bat ere sortu zuen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1933ko azaroaren 21ean, 38 urte besterik ez zituela, neumonia atipiko baten ondorioz hil zen Zaragozan. Hiltzear zela, Jimena ahizpari deitzeko eskatu zuen, Erroman bekaduna baitzen.

2004tik 2010era María Teresa Fernández de la Vega, bere ilobetariko bat, José Luis Rodríguez Zapateroren Gobernuko lehen lehendakariordea izan zen.

Ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1996ko apirilean, Galiziako Batzordeak eta Santiagoko Unibertsitateak «Vitor» saria eman zieten biei, Elisari eta Jimenari.
  • 2005: «Río Suarón» Filatélica Vegadense elkarteak Jimena eta Elisa Fernández de la Vega eta Lombánen jaiotzaren 110. urteurrena ospatzeko erabili zuen bere 9. Matasello Berezia.
  • 2021eko martxoan, Vegadeoko Udalak eskultura bat inauguratu zuen Elisa eta Jimena Fernández de la Vega ahizpen omenez. Medal parkean da ikusgai.

Eponimoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1997ko martxoaren 10etik: Vegadeon: kale batek Asturiasko lehen bi medikuen izenak gogoratzen ditu
  • Compostela: Compostelako unibertsitate egoitza[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. El País. Pioneras / La Saga Fernández de la Vega. Las tías de la vicepresidenta. .
  2. Lugo, El Progreso de. (2020-07-28). «Elisa Fernández de la Vega Lombán» El Progreso de Lugo (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  3. «Las hermanas Fernández de la Vega, un ejemplo del XX para el XXI | Vidas científicas» Mujeres con ciencia 2017-06-20 (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  4. Acto de inauguración da "Casa Jimena e Elisa Fernández de la Vega" da Universidade de Santiago de Compostela: Santiago de Compostela, 2 de diciembre de 2006. Ed. Servizo de Publicacións e Intercambio Científico, Universidad de Santiago de Compostela, 34 pp. 2008

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • maría jesús Santesmases. 2008. Cien años de política científica en España. Ed. María Jesús Santesmases, Fundación BBVA. 424 pp. ISBN 84-96515-62-1
  • xoel Sánchez Gorgoso. "El no investigar los orígenes gallegos de María Teresa Fernández de la Vega"

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]