Eliza Erreformatuak
Eliza Erreformatuak[1] historikoki Joan Kalbinoren doktrinarekin lotutako eliza kristau protestanteak dira. XVI. mendean sortu ziren lehen aldiz Europan, teologo erreformatzaileak buru zituen Erreforma protestantearen barruan, hala nola:
- Ulrich Zwingli
- Martin Bucer
- Heinrich Bullinger
- Pietro Martire Vermigli
- Théodore de Bèze
- Guillaume Farel
XVI. mendean zehar, Mendebaldeko Europako hainbat naziotara hedatu ziren, hala nola:
Antolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreformaren mugimendua ezarri zen nazio bakoitzak, jatorrian, bere elizaren gobernua antolatu zuen. Tokiko eliza edo kongregazio horietako batzuk mundu osora zabaldu dira, eta eliza gehienetan banaketak izan dira. Jatorrizko kalbinismoa irakasteko konpromisoa, oro har, doktrina ofizialaren definizioetan islatzen da, baina askok onartzen dute nolabaiteko malgutasuna doktrinan. 1999ko ikerketa batek 746 eliza erreformatu aurkitu zituen mundu osoan.
Beren iragan historikoa dela eta, Eliza Erreformatuek elkarrengandik independente izateko berezitasuna dute, bai doktrinaren aldetik, bai antolakuntzaren aldetik, gehienak Eliza nazionaletan federatuta dauden arren. Mundu mailan, Munduko Aliantza Erreformatua zen erakunderik garrantzitsuena (75 milioi kiderekin), 10 milioi pertsona zituen Kontseilu Ekumeniko Erreformatuaren aurrean. 2010eko ekainetik, bi erakundeek bat egin zuten Eliza Erreformatuen Munduko Elkartea eratzeko. Badira garrantzi txikiagoko eta ezaugarri fundamentalistagoak dituzten beste bi munduko erakunde ere: Eliza Erreformatuen Nazioarteko Konferentzia eta Munduko Anaitasun Erreformatua.
1973an, Europako Eliza Erreformatuek eta luterotarrek dokumentu teologiko bat sinatu zuten, Leuenbergeko Konkordia izenekoa, eta, horren bidez, 450 urteko eliza-banaketari amaiera eman zioten eta Eliza bateratu baten alde egitea erabaki zuten. Ordutik, Europako eta Latinoamerikako beste Eliza protestante batzuk eta Europako zazpi Eliza Metodistak elkartu ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [1991]