Edukira joan

Ellen Bernstein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ellen Bernstein
Bizitza
Jaiotza1953ko uztailaren 22a
Heriotza2024ko otsailaren 27a (70 urte)
Jarduerak
Jarduerakerrabinoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Ellen Sue Bernstein (Newburyport, 1953ko uztailaren 22aFiladelfia, 2024ko otsailaren 27a) estatubatuar errabino eta ekologista izan zen. Erlijioaren eta ekologiaren munduan pertsonaia nabarmena izan zen[1] eta «ekologismo juduaren ama» deitu ohi zioten[2][3]. Bernsteinen lana Bibliak eta judaismoak Lurrarekin konektatzeko eta natura sendatzeko gida nola ematen duten zentratu zen[2][4].

Newburyporten jaio zen Etta (Feigenbaum) Bernstein eta Fred Bernsteinen familian, eta Haverhillen hazi zen ahizparekin eta nebarekin batera. Batxilergoan zegoela, ingurumen zientziekiko interesa piztu zitzaion. Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn-en ikasi zuen herrialdeko ingurumen-zientzietako lehen programetako batean[2][4].

Gainera, San Frantziskoko Estatu Unibertsitatean ikasi zuen, eta geroago bi master egin zituen: bata biologian, Oregon Estatuko Hegoaldeko Unibertsitatean, eta bestea hezkuntza juduan, Hebrew Collegen[2][4].

Bernsteinek «ekologismo judua» bezalako terminoak baztertzen zituen, judaismoa berez ekologikoa ez zela inplikatzen dutelako[5]. Erlijioen arteko proiektuetan ere aritu zen[5][3]. Bizitzako azken hogei urteetan Bibliaren dimentsio ekologikoak animatzen saiatu zen[6].

1988an Shomrei Adamah erakunde ekologista judua sortu zuen[2][1][4]. 2012an errabino ordenatu zuten[4]. 2016tik 2020ra identitatearen eta praxiaren aholkulari gisa lan egin zuen Hampshire Collegen[7]. 2023an, Nazio Batuen Batzar Orokorrean hitz egin zuen emakumeei eta klima-aldaketari buruz[2].

2005ean, Steven Tenenbaumekin ezkondu zen, eta bikotea Amherstera joan zen bizitzera[4].

2024ko otsailean Filadelfiako ospitalean sartu zen koloneko minbizia diagnostikatu ostean. Otsailaren 27an hil zen, 70 urte zituela[2][4].

  • Ecology & the Jewish Spirit: Where Nature & the Sacred Meet (2000)
  • The Splendor of Creation: A Biblical Ecology (2005)
  • The Promise of the Land: A Passover Haggadah (2020)
  • Toward a Holy Ecology: Reading the Song of Songs in the Age of Climate Crisis (2024)

Artikulu hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Creating a Sustainable Jewish Ecology (2007)
  • The Spiritual Advisor Students Need (Hint: It's Not Campus Rabbi Anymore) (2014)
  • The Seder's secrets to enduring a pandemic (2020)
  • Judaism's Saddest Day (2021)
  • The Bible Does Not Validate Endless Exploitation and Domination of the Environment (2021)
  • Love and compassion: How women can address the climate crisis (2023)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Mickey, Sam. «Ellen Bernstein: Rabbi, Author, and Ecotheologian» Yale Forum on Religion and Ecology 2022-06-06 (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  2. a b c d e f g (Ingelesez) Dicker, Shira. «Remembering Ellen Bernstein, 70, the ‘birthmother’ of Jewish environmentalism» Jewish Telegraphic Agency 2024-04-29 (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  3. a b (Ingelesez) Rosenn, Jennie; Passow, Nati. «On the Passing of Ellen Bernstein, a Founding Mother of the Jewish Environmental Movement» Dayenu 2024-03-04 (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  4. a b c d e f g (Ingelesez) Roberts, Sam. «Rabbi Ellen Bernstein, Who Saw Ecology as God’s Work, Dies at 70» The New York Times 2024-03-05 (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  5. a b (Ingelesez) Krantz, David. «Rabbi Ellen Bernstein, 70, Mother of the Jewish-Environmental Movement» Jewcology 2024-02-27 (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  6. (Ingelesez) Rabe, Kristen. «A Few Minutes with Ellen Bernstein, Author of 'Toward a Holy Ecology: Reading the Song of Songs in the Age of Climate Crisis'» Foreword 2024-02-16 (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  7. (Ingelesez) «Hampshire Mourns the Loss of Former Spiritual Life Advisor and Environmentalist Ellen Bernstein» Hampshire College 2024-03-12 (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]