Elvira Larrazabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elvira Larrazabal
Bizitza
JaiotzaGetxo1933ko urriaren 28a (90 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Jose Maria Ortiz de Mendibil
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgolf-jokalaria

Elvira Larrazabal Bengoetxea (Getxo, Bizkaia, 1933ko urriaren 28a) bizkaitar golfari profesional ohia da.[1] Espainiako lehen emakume golfari profesionala izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1933an jaio zen Getxon, ahizpa-neben artean laugarrena. Aita, Ángel, ertzaina eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren bizkartzaina zuen. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren 5 urtez izan zuen preso Puerto de Santamaríako espetxean. Espetxetik irten zenean, Neguriko Golf Klubean hasi zen lanean golf-irakasle eta golf makilen zaindari. Elvira aitarengatik hasi zen golfean jolasten, aita pozik ikustearren.[1]

Golfean aritzen zenean, matxismoari eta klasismoari aurre egin behar izan zion, bere jatorri xumeagatik.[1]

Jose Maria Ortiz de Mendibil bizkaitar nazioarteko futbol-epailearekin ezkondu zen. Berarekin hiru seme-alaba izan zituen: Peru, Iñigo eta Carmen. Peru eta Iñigo nazioarteko izotz gaineko hockey jokalariak izan ziren. Carmen alaba garuneko paralisiarekin jaio zen. Ondorioz, golfa utzi zuen hura zaintzeko.[1]

Kirol-ibilbide oparoa utzi zuen. 1952 eta 1955 bitartean Espainiako Golf Txapelketak irabazi zituen jarraian. 1956an txapeldunordea izan zen. Espainiako emakumezko golflari profesional bakarra izateagatik, ez zuen Udako Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukerarik izan.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Morenilla, Juan. (2021-03-28). «Elvira Larrazabal: “Yo a las ricachonas les daba leña”» El País (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]