Edukira joan

Emakumea bere komunean

Wikipedia, Entziklopedia askea
La toilette
Emakumea bere komunean
Jatorria
Sortzailea(k)Henri de Toulouse-Lautrec
Sorrera-urtea1896
IzenburuaRousse
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta cardboard (en) Itzuli
Dimentsioak670 (altuera) × 540 (zabalera) mm
Genero artistikoabiluzia eta genero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaOrsay museoa
BildumaOrsay museoa
InbentarioaRF 2242

La toilette, euskaraz Emakumea bere komunean Henri de Toulouse-Lautrec margolari frantsesak 1896-1889 artean egindako margolana da. Kartoi gaineko olioz egina dago. Gaia komunean garbitzen eta prestatzen ari den prostituta baten irudia da. Egun Orsay museoan, Parisen, erakusten da.

Margolan hau errealitatetik hartutakoa da. Toulouse Lautrec sarritan putetxetan ibiltzen zen eta bertan eguneko ordu asko ematen zituen. Margolanaren enkuadrea argazkilaritzarena da, goitik beherako ikuspuntua azpimarratuz.

Margolanaren elementu askok Degas ekartzen digu burura: modeloa bera, gelan ikusten diren objektu pobreak... Toulouse-Lautrecek bere burua margolari horren jarraitzaile moduan ikusten zuen. Biak ala biak emakumeen intimitateaz erakartuak sentitzen ziren eta hori bien lan askotan ikus daiteke.

Margolan honetan elementu inpresionistak ikus daitezke baina zantzu errealistek, modu batez, inpresionismoa gainditu arazi egiten ditu. Errealismoarekiko joera hori Van Gogh margolariarengatik jaso zuen Toulouse-Lautrecek

Koloreak argitsuak dira baina, halaber, hotzak dira. Pintzelkada, bestetik, indartsua da. Zenbait tokitan azpiko kartoiaren kolorea ikus daiteke. Horrek guztiak bukatu gabeko margolanaren itxura ematen dio lanari.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Christa von Lengerke: "Del Impresionismo al Art Nouveau", Los maestros de la pintura occidental, Taschen, 2005, 518 or., ISBN 3-8228-4744-5

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]