Edukira joan

Emery Lehman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emery Lehman
Bizitza
JaiotzaChicago1996ko ekainaren 13a (28 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaMarquette University (en) Itzuli
Oak Park and River Forest High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakizotz gaineko abiadura-patinatzailea

Olympic.org: emery-lehman Edit the value on Wikidata

Emery Chance Lehman (Chicago, Illinois, AEB, 1996ko ekainaren 13a) patinatzaile estatubatuarra da, 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetan, 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan eta 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan Estatu Batuak ordezkatu zituena. Lehman sei urterekin hasi zen izotz-hockeyean jokatzen, eta bederatzi urterekin hockeya hobetu nahian, abiaduran patinatzen hasi zen.

Batxilergoko azken urtean, Lehmanek 10.000 metroak irabazi zituen 2013-2014ko AEBko Senior Txapelketa/Olinpiar Probetan, eta bigarren postua lortu zuen 5.000 metrotan. Olinpiar Jokoetan, 16. postuan sailkatu zen 5.000 metrotan, eta 10. postuan 10.000 metrotan.

Lehman Chicagon (Illinois) jaio zen, Marcia eta David gurasoengandik, eta judua da[1]Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute[2]. Bere amak Chicagon lan egiten du, Jerusalemgo Hebrew Universityn, eta aitak bere kabuz egiten du lan[3]. Oak Park-en bizi da, Illinoisen[3]. 2014tik aurrera, Oak Park eta River Forest High School-en, seniorra zen, non ohorezko ikaslea zenAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar duteAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute. Orain, ingeniari izateko ari da ikasten[4].

Atsedenaldietan, Lehmanek mahai-tenisean ibiltzen da lagunekinAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute. Lehmanek Chicago Bears eta Chicago Blackhawks aipatzen ditu bere kirol talde gogokoen bezala, eta Bo Jackson bere kirol heroi gisaAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar duteAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute. Bere bizitzan eragin handiena duen pertsona, bere ama izan dela dio[5].

Lehman Marquette Unibertsitatean lizentziatu zen Ingeniaritza Zibilean, eta, orain, Johns Hopkins Unibertsitatean dago matrikulatuta, egitura ingeniaritza ardatz hartuta.

Atleta ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izotz hockeya

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehman izotz hockeyean hasi zen jokatzen sei urte zituela. Batxilergoko bigarren mailako ikasle zela, Oak Park eta River Forest High School-en (OPRF) unibertsitateko taldeek All-Star konferentziarako defentsa gisa hautatu zutenAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute. Lehmanen jokoa deskribatuz, bere entrenatzaileak honakoa adierazi zuen: «Beti da puck-en lehena»Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute. 2013ko udan, Lehmanek min hartu zuen orkatilan, eta OPRF hockeyko entrenatzaile berriak ez zuen arriskurik hartu nahi izan, lesio batek Lehmanen abiadura-patinajeko olinpiar aukerak arriskuan jarrri baitzezakeenAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute. Lehmanek, beraz, bere senior urtea hockeytik kanpo utzi zuenAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute. Emery Lehmanek Marquetteren ACHA Division II Hockey Team-ekin berpiztu zuen bere karrera. Defentsa moduan jokatu zuen taldean, 2 gol eta 10 asistentzia eginez.

Abiadura-patinajea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bederatzi urte zituela, Lehmanek abiadura-patinajeak hockey trebetasunak hobetzen lagun zezakeela esaten zuen kartel bat ikusi zuen[6].

2010ean, bi aldiz olinpiar izandako Jeff Klaiber-ekin entrenatzen hasi zen, zeinak Olinpiar Jokoetan eta 2015-2016 denboraldian zehar entrenatuko baitzuen Lehman. 2010–2011ko junior mailako Munduko Txapelketan, parte hartu zuen 14 urterekin, 5.000 metroko proban 11. postuan eta All-Around-en 18. postuan sailkatuz[7]. Junior mailako Munduko Txapelketan, bigarren urtean, zelaiko lehiakiderik gazteena izan zenAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute. Urte horretako senior mailako Txapelketa Nazionalean, 1.500 metroko eta 5.000 metroko probetan, seigarren sailkatu zen, eta bosgarren izan zen All-Around-en[7].

2012ko Munduko Kopako probetan, Lehmanek bere 5.000 mtroko marka pertsonala hobetu zuen hamar segundotan, 6.28,56 lortuz. 16 urte zituela, 6.30ean hautsi zuen marka, eta inoizko patinatzailerik gazteena bihurtu zen. Bigarren sailkatu zen orokorrean, eta senior mailako Munduko Kopako selekziorako sailkatu zen. «Badakit ondo nagoela, baina ez nekien hain ondo nengoenik» adierazi zuen Lehmanek[8].

2012–2013 AEBko Txapelketa Nazionalean, berriz ere, 5.000 metroko denbora hobetu zuen, 6.27,06ko denborarekin irabaziz. 500, 1.000, 1.500 eta 10.000 metroko probetan ere parte hartu zuen. Lau probetan, marka pertsonalik onena lortu zuen, eta hirugarren sailkatu zen 10.000 metrotan. Senior Munduko Txapelketan, 20. postuan sailkatu zen 5.000 metrotan.

2013ko azaroan, Lehmanek bere errekor nazionala hobetu, eta juniorren munduko errekorretik 0,8 segundura gelditu zen 5.000 metroko proban, 6.19,87ko denborarekin[9] Abenduaren 27an, Lehmanek, AEBko proba olinpikoetan, 10 atleta-bikoteetatik azken patinatuz, 6.25,90 denboran burutu zituen 5.000 metroak. Denborak bigarren jarri zuen, eta Lehman bere lehen Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen[10].

2014ko urtarrilaren 1ean, Lehmanek 10.000 metroko lasterketan, parte hartu zuen Olinpiar Probetan. Hiru itzuliren faltan, 2010eko Jonathan Kuck olinpiarrarekiko lau segundotara zegoen. Lehmanek aurrea hartu zuen itzuli baten faltan. Kuckek, berriro, aurrea hartu zuen azken itzulian, baina, azkenean, Lehmanek zazpi ehuneneko aldea atera zion helmugan, bi hortzen luzera. «Erokeria izan zen», adierazi zuen Lehmanek. «Ez nuen espero Jonathanengandik gertu amaitzea»[11]. Lehmanek, 13.22,77ko denboraz, zazpi segundotan hobetu zuen bere marka pertsonala[11], eta lehen postuan kokatu zen bikote bakarraren faltan –Patrick Meek eta Edwin Park–. Meek, Lehmanengandik, 0,39 segundora helmugaratu zen, hirugarren postua lortuz[11]. Milwaukee Journal Sentinel-eko Gary D'Amatok "probetako lasterketarik zirraragarriena beharbada" izendatu zuen lasterketa[12].

Olinpiar Jokoetan, Lehman 16. sailkatu zen 5.000 metrotan 6.29,94 denborarekin[5]. Geroago, 10.000 metrotan 10. postuan sailkatu zen 13.28,67ko denborarekin, itsas mailan egindako lasterketarako bere marka pertsonala asko hobetuz. Lasterketaren esfortzuak oka eginarazi zion. Lasterketaren ostean, Junior mailako Munduko Txapelketara joan zen zuzenean[4].

Lehmanek Pettit National Ice Center-en entrenatzen zuen, eta, 2016-2018 bitartean, Eric Cepuranek entrenatzen zuen. Franklin Park Speedskating Clubeko kide da[7].

Lehman, 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetarako, Taldekako Jazarpeneko espezialista izendatu zuten. 5.000 metrotan 21. sailkatu zen 6 minutu eta 31,16 segundotan amaituta[13]. Berak eta AEBko taldeko jazarpen hirukoteak, Brian Hansen eta Joey Mantia ere barne hartuta, zortzigarren postuan amaitu zuten D finalean, 3.50,77ko denborarekin, aurreko txandan 3.42,98an patinatu ostean[14][15].

Denbora osoko eskolan izena emateko denboraldi bat hartu ondoren, 2019-2020 denboraldian, Lehmanek entrenatzaile aldaketa egin zuen Gabriel Girard-ek entrenatzeko, orduz geroztik, Estatu Batuak Abiadura-patinajeko distantzia luzeko selekzioko entrenatzaile gisa kontratatu zuena. Denboraldia indartsu hasi zen, eta Lehmanek emaitza oso positiboak ikusi zituen udazkenean, Holandako Munduko Kopetan eta patinaje maratoietan. Beranduago, denboraldi horretan, aurreko asteetan birus oso larri bati aurre egin arren, Lehman 3. postuan sailkatu zen 5.000 metroko proban, Pettit National Ice Center-en ospatu zen 2020ko Lau Kontinente Txapelketan. Hilabete beranduago, Utahko Oval Olinpikoan ospatutako 2020ko ISUko Distantzia Banakako Munduko Txapelketan, Lehman 16. postuan sailkatu zen 1.500 metroko proban, 1.44,25eko denborarik onenarekin. Lehman taldekako jazarpen proban ere lehiatu zen Ian Quinn eta Ethan Cepuran taldekideekin batera, 5. postuan amaituz 3.38,51 denborarekin.

2020ko udaberrian, Marquette Unibertsitatean graduatu zenetik, Lehman Salt Lake City-ra (Utah) joan zen bizitzera, AEBko abiadura patinaje selekzioen programan entrenatzera.

Lehmanek lakrosean ere jokatzen du, erdilari gisa[8]. Udan zehar, Illinoisko elite talde-bidaia batean jokatu zuen. Batxilergoko lehen ikasle gisa, taldeko kapitaina izan zen[7]. Lehmanen entrenatzaileak dio: «oso jokalari trebea da, eta maila altuko III. Mailatik I. Maila ertaineko unibertsitateko programa batean joka dezake»[8]. Sasoian mantentzeko, Marquette-ren Club Hockey eta Club Lacrosse taldeko kide da.

Nazioarteko lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Pekin (Txinako Herri Errepublika Txina) 3. postua, brontzezko domina Taldekako jazarpena

Marka pertsonalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errekor pertsonalak[16]
Abiadura-patinajea
Gertakaria Emaitza Data Lekua Oharrak
500 m 36,64 2020-09-19 Utah Olympic Oval, Salt Lake City
1.000 m 1:09,30 2020-10-17 Utah Olympic Oval, Salt Lake City
1.500 m 1:43,41 2021-12-14 Calgary Olympic Oval, Calgary
3.000 m 3:45,92 2020-01-18 Pettit National Ice Center, Milwaukee [17]
5.000 m 6:13,19 2021-12-10 Calgary Olympic Oval, Calgary [17]
10.000 m 13:19,27 2020-11-22 Utah Olympic Oval, Salt Lake City [17]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Athletes: Emery Lehman» Sochi 2014.
  2. Ari Feldman (February 7, 2018). "Meet The Jews Going To The Winter Olympics In South Korea," The Forward.
  3. a b "#teamjoe Athlete – Emery Lehman", http://waterjoe.com.
  4. a b Wes Venteicher. (February 25, 2014). «Friends, family prepare to welcome home Oak Park Olympian» Chicago Tribune.Wes Venteicher (February 25, 2014). "Friends, family prepare to welcome home Oak Park Olympian". Chicago Tribune. Retrieved March 2, 2014.
  5. a b «Athletes: Emery Lehman» Sochi 2014."Athletes: Emery Lehman". Sochi 2014. Retrieved March 2, 2014.
  6. Brad Spencer. (February 21, 2012). «Oak Park teen a driven and determined speed skater» Wednesday Journal.
  7. a b c d Emery Lehman: US Speedskating. Team USA."Emery Lehman: US Speedskating". Team USA. Retrieved January 4, 2014.
  8. a b c Philip Hersh. (November 15, 2012). «Precocious speedskater ahead of his time» Chicago Tribune.Philip Hersh (November 15, 2012). "Precocious speedskater ahead of his time". Chicago Tribune. Retrieved January 4, 2013.
  9. Rich Martin. (November 19, 2013). «Emery Lehman speeding toward Olympic Trials» Chicago Sun-Times.
  10. Beth Harris. (December 28, 2013). «High schooler Emery Lehman earns Olympic berth» The Wichita Eagle.Beth Harris (December 28, 2013). . The Wichita Eagle. AP. Archived from the original on January 4, 2014. Retrieved January 4, 2014.
  11. a b c «U.S. teen earns second Olympic event at speedskating trials» USA Today January 1, 2014.
  12. Gary D'Amato. (January 1, 2014). «Emery Lehman comes from behind to win 10,000-meter race» Milwaukee Journal Sentinel.
  13. "Oak Park speed skater Emery Lehman places 21st in Olympic 5,000 meters" - Oak Leaves
  14. "Lehman finishes Olympics with an eighth-place finish in team pursuit" – Marquette Wire
  15. "South Koreans, Dutch lead team pursuit; Team USA last" - Chicago Tribune
  16. (Ingelesez) Emery Lehman. 2022-03-13 (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  17. a b c (Ingelesez) Emery Lehman. 2022-03-13 (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]