Joey Mantia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joey Mantia

Bizitza
JaiotzaOcala (Florida)1986ko otsailaren 7a (38 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakizotz gaineko abiadura-patinatzailea
Pisua78 kilogramo
Altuera173 zentimetro
joeymantia.us

Joey Mantia (Ocala, Florida, AEB, 1986ko otsailaren 7a) patinatzaile eta lineako abiadurako patinatzaile estatubatuarra da; domina olinpikoa, 28 aldiz munduko txapelduna eta munduko errekorra ere bada. 2003ko Panamerikar Jokoetan[1], urrezko bi domina irabazi zituen, eta, 2007ko Panamerikar Jokoetan ere, urrezko domina bat lortu zuen. American Speed Skater of the Year saria hiru aldiz jarraian irabazi zuen, 2005, 2006 eta 2007an[2], baita 2007ko Elmer Ringeisen Sportsmanship Award saria ere[3]. 2010eko urrian, Kolonbiako lineako patinaje txapelketetan munduko bi titulu irabazi ostean, bigarren sailkatu zen gizonezkoen lehiakideen artean, USOC Hilabeteko Atleta lehiaketan[4].

2010eko urtarrilaren 7tik aurrera, Mantiak 500 m-ko (38,6 segundo), 10.000 m-ko (13.46,801) eta 20.000 m-ko (28.56,189) munduko errekorrak zituen errepideko lasterketetan, eta, pistakoetan, berriz, 300 m baino gehiagokoan (24,250 segundo) eta 15.000 m-koan (22.32,644)[5].

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joey Mantia patinatzen hasi, eta «pistako arratoi» gisa deskribatzen zuen bere burua, eta, askotan, herriko patinajeko pista estalira ermateko eskaten zien gurasoei[6]. Patinaje publikoko saioetan, denbora asko eman zuen, eta, abiadurako patinajeari buruz, asko ikasi zuen pistako lineako patinaje praktikak ikusiz[7]. Lineako abiadura patinajean esperimentatu ostean, Mantiak erabaki zuen «munduko abiadurako patinatzailerik onena bilakatzen» eskainiko zuela bere bizitza[7].

Abiadura patinaje ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean, Mantia abiadurako lineako patinajetik izotz gaineko patinajea egitera pasatu zen. Colorado Springs-eko Olinpiar Entrenamendu Zentrora joan zen lehenik, eta, bi urte geroago, Salt Lake City-ra (Utah), selekzioarekin entrenatzera[7]. Mantia laugarren sailkatu zen 2011ko AEBko 5.000 m-tik gorako abiadura-patinaje txapelketan[8], hamargarren 1.000 m-tan eta zortzigarren 1.500 m-tan.

2013. urtearen hasieran, Mantiak Munduko Kopako lehiaketa zirkuituan debutatu zuen[7]. Arrakasta, urtebete baino lehenago lortu zuen, 2013ko abenduan, Berlingo Munduko Kopan, non urrea irabazi baitzuen 1.500 metroko proban bere taldekide Shani Davis-i, (bi aldiz olinpiar zilarrezko domina 1.500 metroko proban) eta Denis Yuskov errusiarrari (egungo munduko txapeldunari) irabazita[9].

Mantiak, 2014ko Sotxiko Neguko Olinpiar Jokoetan, Estatu Batuetako taldea ordezkatu zuen, non hamabostgarren postuan geratu zen 1.000 m-tan, hogeitabigarren 1.500 m-tan eta zazpigarren taldekako jazarpeneanAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute. 2018ko urtarrilean, Mantia 2018ko AEBko Olinpiar Talderako sailkatu zen 1.000 m eta 1.500 m-ko probak irabazita[10]. Irteera masiborako ere sailkatu zen[11].

2021eko abenduaren 13an, Mantiak, Salt Lake Cityn, 1.500 metroko Munduko Kopako bere bigarren titulua irabazi zuen jarraian[12].

Bere lehen domina olinpikoa brontzezko bat izan zen, AEBko selekzioarekin 2022ko Pekineko Neguko Olinpiar Jokoetan, taldekako jazarpenean.

Nazioarteko lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Pekin (Txinako Herri Errepublika Txina) 3. postua, brontzezko domina Taldekako jazarpena
Banakako Distantziako Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Gangneung (Hego Korea Hego Korea) 1. postua, urrezko domina Irteera masiboa
2019 Inzell (Alemania Alemania) 1. postua, urrezko domina Irteera masiboa
2020 Salt Lake City (Ameriketako Estatu Batuak AEB) 3. postua, brontzezko domina 1.500 m
2021 Heerenveen (Herbehereak Herbehereak) 1. postua, urrezko domina Irteera masiboa

Errekor pertsonalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errekor pertsonalak[13]
Abiadura-patinajea
Gertakaria Emaitza Data Lekua Oharrak
500 m 35,06 2013-12-28 Utah Olympic Oval, Salt Lake City
1.000 m 1.07,34 2019-03-09 Utah Olympic Oval, Salt Lake City
1.500 m 1.41,15 2021-12-04 Utah Olympic Oval, Salt Lake City
3.000 m 3.40,76 2016-12-30 Utah Olympic Oval, Salt Lake City
5.000 m 6.28,50 2012-03-14 Olympic Oval, Calgary
10.000 m 13.54,13 2013-01-13 Utah Olympic Oval, Salt Lake City

2018ko urtarrilaren 17tik aurrera, 65. dago sailkatuta Adelskalender-en[14].

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantia, Coffee Lab-en, Utahko Unibertsitateko campusean dagoen kafetegi batean, inbertitzaile eta jabea da. Bere denbora librean, Mantiak pianoa jotzen ikasi zuen bere kasa[15].

Babesleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantia XFINITY iragarkietan agertu izan da[16], baita Giorgio Armaniren The Scent of Life by Acqua di Giò - Joey Mantia - Episode 2 izeneko film labur batean ere[17].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]