Emile Griffith

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Emile Griffith
Emile Griffith.jpg
Bizitza
Jaiotza Saint Thomas Itzuli1938ko otsailaren  3a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Heriotza Hempstead (New York)2013ko uztailaren  23a (75 urte)
Hobiratze lekua Saint Michael's Cemetery Itzuli
Heriotza modua : dementzia
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak boxeolaria
Altuera 171 zentimetro
IMDb nm1787680

Emile Alphonse Griffith Saint Tomas, 1938ko otsailaren 3a -Hempstead, 2013ko uztailaren 23a) boxeolari estatubatuar profesionala izan zen, welter pisuko bi munduko txapelketa irabazi zituen. Gainera, Birjina Uharte Estatubatuarreko lehen txapeldun mundiala izan zen.

Amateur aldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gaztaroan Emilek ez zuen inoiz boxeolari izateko ametsik izan. Izan ere, ezustekoz aditzera eman zen. Nerabe bat zenean kapelak egiten zituen fabrika batean lan egiten zuen, egun oso bero batean fabrikaren jabeari kamiseta gabe lan egiteko baimena eskatu zion. Ugazaba boxeolari ohi amateur bat zen eta Emileren muskulatura ikusi zuenean Gil Glancyren gimnasiora bidali zuen.

1958an New York Golden Gloves saria irabazi zuen 147 liberako kategorian, Osvaldo Marcano garaitu finalean ondoren.

Profesional aldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Griffith 1958. urtean profesional bihurtu zen eta New Yorken hasi zen bere lehen borroka profesionalak egiten.

1961 apirilaren 1ean welter pisuaren titulua irabazi zuen Kubako Benny Pareten kontra, 13. roundean KOz. Sei hilabete geroago titulua galdu zuen baina 1962 urtean Paret irabazi zuen berriz ere. Borroka hau oso polemikoa izan zen, Emilek boxeolari kubatarra hil zuelako.

Borroka horrek Emilengan eragin zuen liskarra bere errendimendua jaitsi zuen boxeolari moduan. Berak esaten zuen moduan askoz ere zuhurragoa zen bere kolpeekin, beste pertsona bat ringean hiltzearen ideia guztiz ikaratzen baitzuen.

Boxeolari oso garrantzitsuen kontra borrokak izan zituen adibidez, Dick Tiger, Rubin "Hurricane" Carter edo Carlos Monzón. Bere profesional aldia 18 urte iraun zituen 85 irabazi (25 KO), 24 porrot eta 2 berdinketako marka lortu zuen. Hala ere, bere azken urteak penagarriak izan ziren bere azken 23 borroketatik bakarrik 9 irabazi zituen, boxeolari askoren modan bere aldi hoberena pasata borrokatzen jarraitu zuen.

Benny Paret[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benny Paret kontrako hirugarren borroka 1962 urteko martxoaren 24an izan zen New Yorkeko Madison Square Garden eta ABC kateak telebistaz eman zuen. Seigarren roundean Benny hainbat kolpe jarraitu eman zion Emileri baina txirrinak salbatu zuen. Geroago hamabigarren roundean Griffith Paret soken kontra jarri zuen eta hainbat kolpez konorte gabe utzi zion, Ruby Goldstein arbitroa borroka geldiarazi zuen eta Benny ospitalera eraman zuten. Hamar egun geroago Benny Paret boxeolari kubatarra hil egin zen.

Aipatu beharra dago, bi boxeolarien pisu hartzean, Bennyk Griffithen ipurdia ukitu zuen eta gaztelaniaz maricon esan zion. Askoren ustez Benny irain homofoboa izan zen Griffithen amorruaren epizentroa. Gainera, 1960ko kirolari batentzat bere burua gay adieraztea buru-hiltze profesional bat izango zen.

Borroka eta haren inguruan sortutako polemika 2005. urteko Ring of Fire: The Emile Griffith Story dokumentalean adierazi zen. Azken agerraldian Griffith Pareten semea ezagutu zuen eta barkamena eskatu zion.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971 urtean Mercedes (Sadie) Donastrog, ”Prince Rupert and the Slave Girls at the time” taldeko dantzari batekin ezkondu zen. Griffith geroago Donastrogen alaba adoptatu zuen.

1992 urtean jipoi ederra eman zioten Griffithi eta ia-ia hil egin zen. New Yorkeko taberna gay batetik ateratzean zenbait homofobo Emile jo eta ospitalera bidali zuten lau hilabetez. Emilek batez ere kritikatu zuen bisexual izateagatik jazarri zuen irainak, boxeolari bat hil zuen babesarekin alderatuta.

2013ko uztailaren 23an hil zen boxeolari askoren moduan, hainbat urtez zaintze intentsiboak hartu ondoren, boxeolarien dementziagatik hil zen.