Emma Cooke
Emma Cooke | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Fayetteville, 1848ko irailaren 7a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Washington, 1929ko urtarrilaren 22a (80 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkularia |
Emma Cooke (Fayetteville, Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak, 1848ko irailaren 7a - Washington DC, 1929ko urtarrilaren 22a) arkulari estatubatuarra izan zen, hiru domina olinpiko irabazi zituena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emma Cooke biziki interesatu zen bere karrera profesionala garatzera eta ospetsu izatera eraman zuen lanbideaz. “Archer professional industry”-ko pertsona trebeenetako bat izan zen urte luzez. Lanaz gain, Emma Cookek denbora asko ematen zuen donimak eskuratzeko aukera eman zion kiroleko hainbat trebetasun garatzen. [1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emmaren zaletasun eta gaitasunak azalarazi zituen kirola arku-tiroa izan zen. Honen helburu nabarmena, gaur egun, dianaren erdigunetik ahalik eta gertuen asmatzean datza, ahalik eta puntu gehien lortzeko. Orain arte, zazpi modalitate daude arku-tiroan: [2]
- Arku-tiroa diana gainean aire zabalean
- Arku-tiroa aretoan
- Eremu-tiroa
- Distantzia luzeko arku-tiroa
- Arku-lasterketa
- Arku-eskia
- Basoko ibilbidea
Olimpiar jokoetako “distantzia luzeko arku-tiroan” parte hartu zuen bere herrialdearen ordezkari gisa. 55 urte bete berri zituelarik, 1904ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, San Luisen, Estatu Batuetan. Bi zilarrezko domina irabazi zituen, bata txanda nazionaleko probetan eta bestea Columbiako taldekako proban, eta gutxi gora-behera 190 metroko distantziara zegoen dianan puntuazio nahiko altua lortu zuelarik. [3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Emma Cooke - Bio, Facts, Family | Famous Birthdays. 2022-01-06 (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tiro con arco. 2021-11-29 (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
- ↑ (Ingelesez) «Emma Cooke Bio, Stats, and Results» Olympics at Sports-Reference.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).