Emma Normandiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emma Normandiakoa

princess consort (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaNormandia, 985 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaWinchester1052ko martxoaren 6a (egutegi gregorianoa) (66/67 urte)
Hobiratze lekuaWinchesterreko katedrala
Familia
AitaRikardo I.a Normandiakoa
AmaGunnora
Ezkontidea(k)Æthelred Zalantzatia  (1002ko apirilaren 5a (egutegi gregorianoa) -
Knut II.a Danimarkakoa  (1017ko uztailaren 2a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Wessex (en) Itzuli
House of Knýtlinga (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakerregeordea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 8723 Edit the value on Wikidata

Emma Normandiakoa (Ælfgifu hainbat errege-dokumentutan[1]; c. 984 - 1052ko martxoaren 6) Normandian jasiotako emakume noblea izan zen, Ingalaterrako, Danimarkako eta Norvegiako erregina izan zena, lehenengo Æthelred Zalantzatia errege anglosaxoiarekin ezkonduta eta, ondoren, Kanuto II.a Handia Danimarkako erregearekin. Rikardo I.a Normandiakoaren eta Gunnorren alaba zen. Ingalaterrako erregina izan zen 1002ean ezkondu zenetik 1016ra bitarte, Svend I.a Danimarkakoak Ingalaterrako tronua 1013-1014 artean okupatu zuen tartean izan ezik. Æthelred 1016an hil zen, eta Emma Svenden seme Kanutorekin ezkondu zen. Kanutoren emazte gisa, berriro ere izan zen Ingalaterrako Erregina 1017tik, Danimarkako erregina 1018tik eta Norvegiako erregina 1028tik 1035era bitarte, Kanuto hil zenean.

Kanutoren heriotza eta gero Emmak jarraitu zuen politikan parte hartzen, bi senarrekin izandako semeen erregealdietan, Kanuto III.a Hardeknut eta Eduardo Aitorlea. 1035ean Kanuto hil zenean, bere semea Kanuto III.a Hardeknut Danimarkan zegoenez, Emma izendatu zuten erregente bera itzuli arte. Harold Harefootekin lehian agindu zuen[2]. Emma da Encomium Emmae Reginae XI. mendeko Ingalaterrako politikari buruzko liburuaren figura zentrala. Emma da Erdi Aroko irudietan maiztasun handiarekin agertzen den erreginetako bat[3].

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Alistair Campbell. (1949). Encomium Emmae Reginae. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  2. (Ingelesez) Potter, Philip J.. (2009-01-14). Gothic Kings of Britain: The Lives of 31 Medieval Rulers, 1016-1399. McFarland ISBN 978-0-7864-5248-4. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  3. (Ingelesez) Karkov, Catherine E.. (2004). The Ruler Portraits of Anglo-Saxon England. Boydell Press ISBN 978-1-84383-059-7. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]