Svend I.a Danimarkakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Svend I.a Danimarkakoa
Swen Widlobrody ubt.jpeg
Ingalaterrako monarka

1013 - 1014-02-03
Æthelred the Unready Itzuli - Æthelred the Unready Itzuli
Norvegiako monarka

1000 - 1014-02-03
Olaf I of Norway Itzuli - Olaf II of Norway Itzuli
Norvegiako monarka

986 - 995
Harald Blåtand - Olaf I of Norway Itzuli
Danimarkako monarka

986 - 1014-02-03
Harald Blåtand - Harald II of Denmark Itzuli
Bizitza
Jaiotza Danimarka960
Heriotza Gainsborough Itzuli1014ko otsailaren  3a (53/54 urte)
Hobiratze lekua Roskildeko katedrala
Familia
Aita Harald Blåtand
Ama Gunhild
Ezkontidea(k) Gunhilda  1014-02-09 (gregoriar))
Sigrid the Haughty Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Knýtlinga Itzuli
Jarduerak
Jarduerak agintaria
Lantokia(k) Danimarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

Svend I.a Danimarkakoa (ingelesez: Svend Otto Haraldsen; danieraz: Svend Tveskæg; norvegieraz: Svein Tjugeskjegg; c.960 - 1014ko otsailaren 3a) Danimarkako, Ingalaterrako eta Norvegiako lurralde batzuen erregea izan zen. Ingelesek Forkbeard ("bizar zatitua" edo "bizar erdibitua") goitizena eman zioten, zeraman ezohiko bibotea zela medio.

Harald Blaatand Danimarkako eta Norvegiako errege bikingoaren eta bere lehen emazte Gunhilda-ren lau seme-alabetako zaharrena zen.

Aitaren ondorengo errege izan zen Danimarkako eta Norvegiako tronuetan; hura garaitu eta hil ondoren, 985ean hartu zuen erregetza, baina erresuma norvegiarrean izendapenezko gobernua baino ez zuen, de factoko agintaria Haakon Sigurdsson baitzen. Txanpona egin zuen lehen errege daniarra da; txanponaren inskripzioa hauxe zen: Zven Rex Dænor ("Svend, daniarren erregea"). Familia kristautasunera bihurtu zenean, Svendek Oton izena hartu zuen, germaniar enperadore Oton II.aren omenez.

995ean, Olaf I.ak tronua berreskuratu zuen, 1000. urtean, Svolder-eko Guduan garaitua eta hila gertatu zen arte. Orduan, Svend I.ak hartu zuen Norvegiaren parte baten kontrola.

Ingalaterraren aurkako espedizioetan parte hartu zuen —hiru alditan, hain zuzen ere—, eta 1013an herrialdea inbaditzeko erabakia hartu zuen.

Ingalaterrako errege izendatua izan zen, baina bost aste eskas iraun zuen haren erregealdiak, Londres inbaditzean jasotako zauri larrien ondorioz hil egin baitzen 1014ko otsailean. Gorpua Danimarkara eraman zuten, eta Roskildeko katedralean hilobiratu zuten.

Ezkontza eta ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

988an, Świętosława Poloniakoarekin (ezkondu eta gero Gunhilda izena hartzen du) ezkondu zen, eta sei seme-alaba izan zituzten. Harald II.a izan zen aitaren ondorengoa (1014-1018).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Svend I.a Danimarkakoa Aldatu lotura Wikidatan