Harold Harefoot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harold Harefoot
HAROLD I HAREFOOT.JPG
Ingalaterrako monarka

1037 - 1040ko martxoaren 17a
Knut II.a Danimarkakoa - Kanuto Hardeknut
Bizitza
Jaiotza Northampton, 1016
Herrialdea  Ingalaterrako Erresuma
Heriotza Oxford1040ko martxoaren 23a (23/24 urte)
Hobiratze lekua St Clement Danes (en) Itzuli
Familia
Aita Knut II.a Danimarkakoa
Ama Ælfgifu of Northampton
Ezkontidea(k) Ælgifu (?) (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Knýtlinga (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak subiranoa

Harold Harefoot ('erbi oin'; c.1016 - 1040ko martxoaren 17a) bikingo errege bat izan zen, Ingalaterrako errege 1035etik 1040ra. Danimarkako Kanuto II.a Handia zuen aita (Danimarkako, Norvegiako eta Ingalaterrako erregea), eta Ælfgifu Ælfhelmsdotter zuen ama.

Kanuto III.a Hardeknut bere anaiordea bion aitaren oinordekoa izan zen Danimarka eta Ingalaterrako erregetzan, aita 1035eko abenduak 12an hil ondoren, baina, Magnus I.a Norvegiakoarekin liskarrean zebilenez, ezin izan zuen Ingalaterrara joan han bere autoritatea sendotzera, eta, beraz, bere Harold Harefoot izendatu behar izan zuen Ingalaterrako erresumako ordezkari bezala, Kanuto bera joan bitartean.

Haroldek, bere burua errege izendatzen du 1037an, Kanutok, hori onartzea beste erremediorik izan ez zuelarik, norvegiar erregearen aurkako borrokak zirauen bitartean, norekin, azkenean, adostasun batetara iritsi zen 1038an, honen bidez, Hardeknut seme-alabarik izan gabe hiltzen bazen, oinordekoa Magnus I.a Norvegiakoa bihurtuko zelarik.

Danimarka baketua izan ondoren, Kanuto, Ingalaterra inbaditu eta bere anaia traidorea tronutik kentzeko prestatzen da. 1040an. Harold, inbasioa baino pixka bat lehenago hil zenez, Kanutok, Ingalaterra domeinatzeko libre zen, handik gutxira errege koroatua izan zelarik.