Emma Roca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emma Roca
Emma Roca UTMB 2013.png
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1973ko abuztuaren 12a
Herrialdea  Espainia
Lehen hizkuntza katalana
Heriotza 2021eko ekainaren 18a (47 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak mendi-zeharkako eskiatzailea, suhiltzailea, atleta, lasterkaria, ikertzailea eta enpresaburua
Enplegatzailea(k) Q20104910 Itzuli

emmaroca.com
Twitter: emmaroca1 Edit the value on Wikidata

Emma Roca Rodríguez (Bartzelona, 1973ko abuztuaren 12a2021eko ekainaren 18a) korrikalari eta eskiatzaile katalana, mendiko lasterketen aitzindaria eta emakumezkoen erreferentea izan zen. Ingeniaritza biokimikoan doktorea zen Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan eta suhiltzaile profesionala Kataluniako Generalitateko Erreskate Taldean.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonarra jaiotzez, La Cerdanyan bizi zen, David Rovira eta bere hiru semeekin batera. Bere kirol jardueran arrakasta ugari lortu zituen estatu eta nazioarte mailan.[2]

1998an Espainiako distantzia luzeko duatloi txapelduna eta Kataluniako mendi duatloi txapelduna izan zen. Hurrengo urteetan eskiatzaile bezala nabarmendu zen, 2002an Europako laugarren bikoteka eta Espainiako txapelduna izan zelarik hirutan, 2004an banaka eta 2003 eta 2005ean binaka.[3]

2003an Europako raid txapeldunorde izan zen eta 2010ean Munduko Txapelketa irabazi zuen. 2007an ere Espainiako txapelduna izan zen espezialitate honetan. 2010ean, berriz ere emaitza onak lortu zituen duatloi eta triatloian, Europako mendi maratoi txapelduna eta Kataluniako mendi duatloi txapelduna izan zelarik urte berean. Distantzia luzeko lasterketetan parte hartzen hasi zen, bere emaitzarik onenak, Mont-Blanceko Ultra-Trail txapelketan hirugarren postu bat izan zelarik 2012 eta 2013an, bigarren postu bat 2011n Sables Maratoian eta garaipena Transgrancanaria eta Highland Fling Racen 2012an.[3] 2014an Leadvile 100 Mile irabazi zuen Coloradon, eta Muntanya Cerdanya Cursa, Bartzelonako Ultra Trail, Transalpine Run eta K42 Mallorca irabazi zituen.[4]

Biokimikan doktorea, bere esperientziatik bertatik saiatu zen ulertzen nola aurki zitzakeen giza erresistentziaren mugak egoera kritikoetan. Summit Proiektuko ikertzaile burua zen, eta, hain zuzen ere, ahalegin handiak egiteak osasunean izan zitzakeen ondorioengatik datuak lortzeari ekin zion, besteak beste, berak parte hartzen zuen ultradistantzia-karrerengatik.[5]

Kataluniako Generalitateko erreskate taldeko (GRAE) suhiltzailea zen. Bera izan zen talde horretan sartu zen lehen emakumea,[6] eta bere ezagutza funtsezkoa izan zen eremu latzetan harrapatuta edo galduta geratu ziren kirolari askori laguntzeko.[5]

Egindako ikerketen ondorioz hainbat liburu idatzi zituen.[7]

2018an minbizia diagnostikatu zioten. Beti baikor egon zen eta indar handia erakutsi zuen gaixotasunaren aurrean, baina azkenean 2021eko ekainaren 18an hil egin zen.[6]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Extreme adventure races. 2008.[8]
  • El límite es tu salud. [9]
  • Non stop! La vida como reto. [10]
  • Non stop! Esportista bombera i mare. 2013. [11]
  • Esport amb seny. 2017.[12]

Palmaresa[6][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiko eta ultratraileko lasterketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2013 – Kataluniako ultraresistència lasterketako txapelduna (UTBCN).
  • 2012 – Ultratrail del Mont Blanc-en 3.a eta Eskoziako ultramaratoian lehena.
  • 2011 – Marathon des Sables-en 2.a, eta Cavalls del Vent zeharkaldian 3.a
  • 2010 – Nizako Ironmaneko bere adin taldeko lehena (sailkapen nagusiko 9a). Europako mendi maratoi txapelduna (Val d 'Aran) eta Kataluniako mendi duatloi txapelduna.
  • 1998 – Nike Aneto X-Treme Maratoian 1.a, Kataluniako mendiko duatloi txapelduna eta Espainiako distantzia luzeko duatloi txapelduna.

Mendiko eskia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2008 – Binakako Munduko Kopan (Italia) 3.a eta Patrouille des Glaciersen (Suitza) 3.a.
  • 2007 – Binakako Espainiako txapelduna (Nuria).
  • 2005 – Espainiako binakako txapelduna (Formigal) eta kronoigoerakoa (Cerler), Banakako Munduko Kopan 3.a, eta Pierra Mentan (Frantzia) 4.a.
  • 2004 – Espainiako banakako txapelduna (Formigal).
  • 2003 – Espainiako Txapelketan (Baqueira Beret) 2.a.
  • 2002 – Europako Binakako Kopan 4.a, eta Espainiako Binakako Txapelketan (Baqueira Beret) txapelduna.

Abentura raid-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010 - Raidetako munduko txapelduna.
  • 2007 – Espainiako Raid kopako eta Raid txapelketako txapelduna.
  • 2003 - Europako raid txapeldunordea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) «S'ha mort Emma Roca, referent de les curses de muntanya a Catalunya» VilaWeb Noiz kontsultatua: 2021-06-22.
  2. (Gaztelaniaz) Periódico, El. (2021-06-18). «Muere Emma Roca, referente en los deportes de montaña» elperiodico Noiz kontsultatua: 2021-06-22.
  3. a b (Gaztelaniaz) «Muere Emma Roca, pionera de las carreras de montaña» Mundo Deportivo 2021-06-18 Noiz kontsultatua: 2021-06-22.
  4. (Gaztelaniaz) Pérez, Por Ismael. (2021-06-18). «Muere Emma Roca, una de las pioneras de las carreras de montaña, a los 47 años» Runner's World Noiz kontsultatua: 2021-06-22.
  5. a b (Gaztelaniaz) 20minutos. (2021-06-19). «Muere Emma Roca, pionera y referente femenina de las carreras de montaña, por un cáncer a los 47 años» www.20minutos.es - Últimas Noticias Noiz kontsultatua: 2021-06-22.
  6. a b c (Gaztelaniaz) Ribas, Miquel. (2021-06-18). «▷ Fallece Emma Roca, la pionera de las carreras de montaña en España» Turiski, Noticias de Deportes de Montaña y Outdoor Noiz kontsultatua: 2021-06-22.
  7. (Gaztelaniaz) «EMMA ROCA | Casa del Libro» casadellibro Noiz kontsultatua: 2021-06-22.
  8. (Gaztelaniaz) Extreme adventure races | Emma Roca y Jordi Canyameres. Noiz kontsultatua: 2021-06-22.
  9. (Gaztelaniaz) «EL LIMITE ES TU SALUD | EMMA ROCA | Casa del Libro» casadellibro 2017-09-26 Noiz kontsultatua: 2021-06-22.
  10. (Gaztelaniaz) «NON STOP! | EMMA ROCA | Casa del Libro» casadellibro 2014-11-17 Noiz kontsultatua: 2021-06-22.
  11. (Gaztelaniaz) «NON STOP! | EMMA ROCA | Casa del Libro» casadellibro 2013-03-01 Noiz kontsultatua: 2021-06-22.
  12. (Gaztelaniaz) «ESPORT AMB SENY | EMMA ROCA | Casa del Libro» casadellibro 2017-09-17 Noiz kontsultatua: 2021-06-22.

 

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]