Enara azpizuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Enara azpizuria
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Passeriformes
Familia: Hirundinidae
Generoa: Delichon
Espeziea: Delichon urbica
Linnaeus, 1758
Hedadura mapa
Delichon urbicum

Enara azpizuria (Delichon urbica) Hirundinidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasia eta iparraldeko Afrikako eskualde epeletan bizi dena[2].

Sabelaldea, lepoa eta ipurtxuntxurra zuriak dira, gorputzaren gainerakoa beltza. Beste enaren modura hego luze eta zorrotzak ditu, eta isatsa laburra eta urkila formakoa. Enara arrunta baino txikiagoa da, 13 cm luze da (enara arrunta 19-20 cm) eta 20 gramo pisatzen du. Hegan doala harrapatzen ditu jaten dituen intsektuak. Euskal Herrian oso arrunta eta ugaria da. Ibilbide luzeko hegazti migratzailea da eta saldotan egiten ditu bidaiak, enarekin elkartuta batzuetan. [3][4]

Beste izen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz izenak beste aldaera batzuk jaso ditu: (Enara) Azpizuri, (Enara) buztanzuri, (Enara) ipurzuri, Ainara, Elai, Enabera, Enara (txiki), Erlai, Ernara, Hegabera, Hegazpizuri, Iñara, Kulentriña, Txenara (txiki).[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The IUCN red list of endangered species
  2. Sangster, George; Collinson, J. Martin; Helbig, Andreas J; Knox, Alan G; Parkin, David T. (2004) "Taxonomic recommendations for British birds: second report" Ibis (2004), 146, pp153–157
  3.   Jon., Larrañaga, ([1996]), Euskal herriko fauna : (ornodun lehortarrak) : anfibioak, narrastiak, hegaztiak, ugaztunak, Elhuyar Kultur Elkartea, ISBN 8487114091, https://www.worldcat.org/oclc/431668363 .
  4.   de Vicente de Viana, Joseba Gurutz (2009), Kristina Enea-Gladys Parkea. Historia-Flora-Fauna, Haritzalde Naturzaleen Elkartea, 511-513. orrialdeak, ISBN 978-84-613-2455-2 .
  5.   Enara azpizuria, Txoriak.eus, http://txoriak.eus/txoriak/enara-azpizuria#variants. Noiz kontsultatua: 2017-08-31 .


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enara azpizuri
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Delichon_urbica


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.