Enara ipurzuri
Enara ipurzuri | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Hirundinidae |
Generoa | Delichon |
Espeziea | Delichon urbicum Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Zabalera | 0,29 m |
Kumaldiaren tamaina | 5 |
Errute denbora | 15 egun |
Enara ipurzuria edo enara azpizuria (Delichon urbica) Hirundinidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasia eta iparraldeko Afrikako eskualde epeletan bizi dena[1].
Sabelaldea, lepoa eta ipurtxuntxurra zuriak dira, gorputzaren gainerakoa beltza. Beste enaren modura hego luze eta zorrotzak ditu, eta isatsa laburra eta urkila formakoa. Enara arrunta baino txikiagoa da, 13 cm luze da (enara arrunta 19-20 cm) eta 20 gramo pisatzen du. Hegan doala harrapatzen ditu jaten dituen intsektuak. Euskal Herrian oso arrunta eta ugaria da. Ibilbide luzeko hegazti migratzailea da eta saldotan egiten ditu bidaiak, enarekin elkartuta batzuetan. [2][3]
Beste izen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskaraz izenak beste aldaera batzuk jaso ditu: Enara ipurzuria, azpizuria, (enara) buztanzuri, enara txikia, txenara txikia, hegazpizuria... eta generikoagoak diren beste batzuk, hala nola, ainara, elaia, enabera, enara, erlaia, iñara, eta abar.[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Sangster, George; Collinson, J. Martin; Helbig, Andreas J; Knox, Alan G; Parkin, David T. (2004) "Taxonomic recommendations for British birds: second report" Ibis (2004), 146, pp153–157
- ↑ Jon., Larrañaga,. ([1996]). Euskal herriko fauna : (ornodun lehortarrak) : anfibioak, narrastiak, hegaztiak, ugaztunak. Elhuyar Kultur Elkartea ISBN 8487114091..
- ↑ de Vicente de Viana, Joseba Gurutz. (2009). Kristina Enea-Gladys Parkea. Historia-Flora-Fauna. Haritzalde Naturzaleen Elkartea, 511-513 or. ISBN 978-84-613-2455-2..
- ↑ Enara azpizuria. Txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |