Edukira joan

Endurance (itsasontzia)

Koordenatuak: 68°41′53″S 52°26′38″W / 68.698°S 52.444°W / -68.698; -52.444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Endurance (itsasontzia)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaFramnæs Mekaniske Værksted (en) Itzuli
Historia
Trans-Antartika Espedizio Inperiala1914ko abuztuaren 8a - 1915eko azaroaren 21a
Naufragioa1915eko azaroaren 21a -
Uretaratzea 1912ko abenduaren 17a
Wreck found 2022ko martxoaren 9a
Inaugurazioa1912ko abenduaren 17a
Erregistro-herrialdeaBritainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
JabeaErnest Shackleton 1913-
Kokapena
Koordenatuak68°41′53″S 52°26′38″W / 68.698°S 52.444°W / -68.698; -52.444
Ezaugarriak
Dimentsioak7,6 (erruna) × 44 (luzera) m
Erruna7,6 m
Identifikazioa
IMO zenbakia1136698

Endurance (euskaraz: «Iraupena»), 1914-1917 artean Trans-Antartika Espedizio Inperiala artean Ernest Shackleton esploratzaileak eta beste 27 kidez osatutako eskifaiak nabigatu zuten goleta-brigantina da.

Jatorriz, Polaris izena zuen, 1912an Norvegialo Framnæs Mekaniske Værksted ontziolak eraiki eta Sandefjord udalerrian itsasoratua izan zen.

1915eko azaroaren 21ean Weddell itsasoan izotz plaken artean harrapatua eta zapaldua izan ondoren Antartida parean hondoratu zen, aurrez eskifaia guztiak utzi zuelarik. Orduz geroztik desagertutzat jo eta bere kokaleku zehatza ezezaguna zen.

2022eko martxoaren 5ean, hondoraketa jazo era 107 urtera, hura aurkitzeko helburua zuen Endurance22 lantaldeak topatu zuen, itsas mailatik 3.008 metroko sakoneran. Itsasontziaren hondakinak Antartikako Itunari esker babestuak daude.