Eneko Belitz Gebarakoa (8. kondea)
Eneko Belitz Gebarakoa (8. kondea) | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1648ko martxoaren 2a - 1653
1626 - 1628
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Madril, 1597 | ||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||
Heriotza | 1655 (57/58 urte) | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Eneko Velez Gebarakoa (7. kondea) | ||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | diplomazialaria |
Eneko Belitz Gebarakoa, zortzigarren Oñatiko kondea eta Villamedianako kondea, (Madril, 1597 – ?, 1658), euskal herritar politikaria izan zen.
Filipe IV.aren aholkulari, Ingalaterra eta Aulki Santuan enbaxadore eta Napolin erregeordea izan zen.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ama Katalina Belitz Gebarakoa eta aita Eneko Belitz Gebarakoa Oñatiko kondeak zituen. Petri eta Joanes anai nagusiak hil ondoren jarauntsi zituen noblezia-tituluak.
Aguilar de Campoo markesen alaba zen Antonia Manrique de la Cerda ezkondu eta alaba bi izan zituen:[1]
- Katalina oinordekoa; lehendabizikoz bere osaba Beltran Belitz Gebarakoa, Campo Realeko markesa, eta bigarrenez Ramiro Núñez Guzmán, Medina de las Torresko duke eta Napolin erregeordea ezkondu zituena;
- Mariana, Juan Domingo Ramírez Arellanokoa Aguilar de Inestrillasko kondea ezkondu zuena.
Karrera diplomatikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Napoliko erregeorde nagusienetariko bat izan zen, egoera nahiko penagarrietan asko egin zuelako.[2] |
Ingalaterra eta Aulki Santuan enbaxadore ere[3] izan zen.
1648an Napoliko erregeorde izendatu zuten. Karguan zegoela 1647ko Errepublikaren ondorioz sortutako egoeran bakea ezarri eta Frantziako armadaren erasoaren aurka egin behar zuen.
Madrilera itzuli zenean, Estatu-Aholkulari izendatu eta Gebarako markes titulua eman zioten. 1658an Milanoko gobernadore izendatu zioten baino kargua hartu baino lehen hil zen[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Grandes de España.
- ↑ José Raneo: "Virreyes de Nápoles", Espainiako historiaren agirien bilduma, XXIII. Liburukia
- ↑ Ana Minguito Palomares: "Linaje, poder y cultura: El gobierno de Íñigo Vélez de Guevara, VIII conde de Oñate, en Nápoles"[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ José Antonio Álvarez Baena: "Hijos de Madrid", II. Liburukia, 405. orr.