Energia elektrikoaren garraio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Energia elektrikoaren garraioa» orritik birbideratua)
Elektrizitate horniketarako sistema
Elektrizitate-horniketa: Trasmisio-lineak
Dorreak argindarra garraiatzeko.
Placa de características.

Energia elektrikoa garraiatzeko sarea hornidura elektrikoko sistemaren zati bat da, zentral elektrikoetan sortutako energia elektrikoa kontsumo-puntuetara, distantzia handietara askotan, eramateko beharrezko elementuek osatua.

Horretarako, sortutako energia elektrikoaren ezaugarriak eraldatu egin behar dira, tentsio-maila handituz. Kontuan hartu behar da transmititu beharreko potentzia-maila jakin baterako tentsioa (potentzial-diferentzia) igotzean murriztu egiten dela zirkulatuko duen korrontea, eta Joule efektuak eragindako galerak murriztu egiten direla. Helburu horretarako azpiestazioak ezartzen dira, non transformadoreak erabiliz tentsioa handitzen den. Transmisio-sare bateko ohiko boltaia 220 kV-koa da eta goi-tentsiokoa 400 edo 500 kV-koa.

Deskribapen orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia elektrikoa garraiatzeko sarearen zati bat garraio-lineak dira.

Energia elektrikoa garraiatzeko linea bat edo goi-tentsioko linea bat, funtsean, energia elektrikoa distantzia handietara transmititzeko bitarteko fisikoa da. Elementu eroaleek (eskuarki altzairuzko, kobrezko edo aluminiozko kableak) eta euskarri-elementuek (goi-tentsioko dorreak) osatzen dute.

Hainbat faktore direla eta trakzioak gertatzen dira sare elektrikoan, haizeak, eroalearen tenperaturak, haizearen tenperaturak eraginda besteak beste.

Transmisio-dorre mota asko daude eta horien artean garrantzitsuenak eta erabilienak lokailu-dorreak dira. Dorre horiek askoz indartsuagoak izan behar dute, arestian aipatutako faktoreek sortutako trakzio handiak jasateko. Erabiltzen dira norabidea aldatu behar denean, errepideak saihesteko adibidez, edo desnibelak gainditzeko. Esekidura-dorreak ere badaude, lineetako pisuari eustea funtzio bakartzat dutenak.


Transmisio-linearen ahalmenak eragiten dio egitura nagusi horien tamainari. Adibidez, dorrearen egitura zuzenean aldatzen da eskatutako tentsioaren eta linearen ahalmenaren arabera. Dorreak egurrezko zutoin sinpleak izan daitezke, 46 kilovolt (kV) arteko transmisio-linea txikietarako. 69-231 kV bitarteko lineetarako H formako egurrezko zutoinen egiturak erabiltzen dira. 161 kV-tik gorako lineetarako altzairuzko egitura independenteak erabiltzen dira. Transmisio-lineak 1.000 kV-eraino irits daitezke.

Kontrola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtzionamendu segurua eta aurresangarria bermatzeko transmisio-sisteman hainbat kontrol-elementu daude. Tentsioa, potentzia, frekuentzia, karga-faktorea eta transmisio-sistemaren fidagarritasuna ondo diseinatuta daude errendimendua ziurtatzeko.

Kargaren oreka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transmisio-sistemak aurreikusita ditu oinarrizko karga eta gehieneko karga, segurtasun-tarteak eta akatsekiko tolerantzia barne. Gehienezko karga mantentzeko denbora aldatu egiten da eskualdearen arabera, neurri handi batean industriek baldintzatuta. Klima oso bero eta hotzetan, etxeetako aire girotuaren eta berogailuaren kargek eragin handia dute kargan. Beraz, energia-beharrak aldatu egiten dira urtaroaren eta eguneko orduaren arabera.

Transmisio-sistemak ez du tarte handirik kargak sorkuntzara egokitzeko. Beraz, sorkuntza kargari egokitu behar zaio.

Akatsen aurkako babesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karga gehiegi dagoenean, sistema diseina daiteke pixkanaka, eta ez kolpetik, huts egin dezan. Tentsio-erorketa gertatzen da hornidura-potentzia eskariaren azpitik erortzen denean. itzalaldiak hornidurak huts egiten duenean.

Rolling blackout direlakoak energia elektrikoaren mozketak dira, planifikatuak elektrizitatearen eskaerak eskaintza gainditzen duenean, potentzia ez-nahikoa banatzeko.

Nord-Süd-Leitung Alemanian, 220 kV-eko lehen linea Europan

Ingurumen-inpaktua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia elektrikoa transmititzeko lineek ingurumenean izan dezaketen inpaktua hainbat ataletan sailka daitek: garraio-sarea, bide-eskubidea, banaketa-hondartzak, azpiestazioak eta sarbiderako edo mantentze-lanetarako bideak. Transmisio-linearen egitura nagusiak linea bera, eroaleak, dorreak eta euskarriak dira.

Transmisio-lineek ehunka kilometroko luzera izan dezakete. Transmisio linea eraikitzeko bide-eskubidea 20 eta 500 metro bitartekoa izan daiteke, edo handiagoa, linearen tamainaren eta transmisio lineen kopuruaren arabera. Transmisio-lineak, nagusiki, lurreko sistemak dira, eta hezegune, erreka, ibai, aintziren ertz, badia eta antzekoetatik igaro daitezke. Teknikoki bideragarriak izan arren lurpeko transmisio-lineak oso garestiak dira.

Linearen tentsioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta inpaktu handiago gertatuko da, euskarri-egiturak eta bide-eskubideak ere handituz eta areagotuz. Lanek eragindako inpaktua ere handitu egin da.

Transmisio lerroaren operazioan eta mantentze-lanetan sartzen da landarediaren kontrol kimikoa edo mekanikoa, bide eskubidearen dela eta. eta horrek ingurumen-inpaktuan eragiten du.

Ondorioak faunaren gainean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea elektrikoek hegaztien nahiz ugaztunen elektrokuzioa eragin dezakete, hegaztiek bi eroale edo eroale bat eta bermearen zati bat ukitzen dituztenean. Kaltetuenak hegaztiak dira, milaka hiltzen baitira urtero euskarrien gainean jartzean. Hegaztien artean, harrapariak dira kaltetuenak; izan ere, euskarrien gainean pausatzen dira behatoki gisa erabiltzeko.

Eroaleen arteko edo eroaleen eta gurutzetaren arteko tartea handitzea da elektrokuzio-arriskua murrizteko neurrietako bat. Baita eroaleak material isolatzailez eta kanpoaldearekiko erresistenteak diren materialez estaltzea ere ukipen-arrisku handieneko eremuetan.

Elektrokuzio bidez ez ezik, elektrizitatea garraiatzeko lineek ere istripuak eragiten dizkiete hegaztiei kableekin talka egiteagatik. Arazo hori bereziki larria da lainoak maiz izaten diren lekuetan, hegaztiek ez baitituzte ikusten linearen kableak, eta errazagoa da haiekin talka egitea. Kableen ikuspena handitzeko hainbat gailu jar daitezke, hala nola polipropilenozko espiralak, material desberdinetako bolak, lakioak, pieza islatzaileak, etab.

Ondorioak lurraren erabileraren gainean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea hauek lurreko baliabideetan dute eragin handiena, beharrezkoa den bide-eskubidea. Normalean, bide-eskubideetan ez da debekatzen artzaintza edo nekazaritza-erabilera, baina, oro har, beste erabilerak bateraezinak dira. Nahiz eta bide-eskubideak oso zabalak ez izan, lurraren erabilera eten edo zatitu egin daiteke eremu osoan.

Arriskuak osasunerako eta segurtasunerako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leineak lur-azaletik edo giza-jardueratik hurbil kokatzean pertsonak elektrokutatzeko arriskua areagotzen da. Normalean, arau teknikoek arrisku hori murrizten dute. Dorreek eta transmisio-lineek hegazkinen hegaldi-ibilbidea eten dezakete aireportuetatik hurbil, eta oso baxu hegan egiten duten ontziak zalantzan jar ditzakete, bereziki, nekazaritza-jardueretarako erabiltzen direnak.

Energia elektrikoaren transmisio-lineek eremu elektromagnetikoak sortzen dituzte. Zientzialariak ez dira ados jarri indar elektromagnetikoari buruzko erantzun biologiko espezifikoei dagokienez, baina lineetatik gertuko komunitateetan egindako ikerketa emergenteek aditzera eman dute badirela zenbait minbizi-motari lotutako osasunerako arriskuen aurrekari oinarrituak.[1]

Estatu Batuetako zenbait estatutan zenbait arau aldarrikatu dira tentsio altuko transmisio-lineekin lotutako indar elektromagnetikoa erregulatzeko..

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Campos electromagnéticos de líneas eléctricas, resumen realizado por GreenFacts de un informe de la Agencia Internacional para la Investigación del Cáncer. "Summary of Data Reported and Evaluation of Static and Extremely Low-Frequency (ELFs) Electric and Magnetic Fields"

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]