Energia potentzial grabitatorio

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Energia potentzial grabitatorioa' lurrazaletik altuera batera egoteagatik gorputzek duten energia mota da. Adibide argienetako bat zentral hidroelektrikoarena da.

Azalpen kualitatiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adibidez, m masako gorputz bat mahai baten gainean ipintzen badugu, hau pausagunean dagoela ikusi dezakegu. Hau da, ez du lanik egiteko berezko ahalmenik. Gorputzaren gainean indar bat aplikatzean bertikalki gorantz eta justu-justu bere pisuaren balioarekin (horrela, abiadura konstantez igotzea lortuko dugu) gorantz desplazatuko da . Garbi dago, beraz, gorputzaren gainean lan positibo bat egingo dugula modu honetara. Lanaren definizioaren arabera, hau energian bihurtuko dela suposa genezake; hori bai, energia hori ez da zinetikoa izango, izan ere, egiten dugun indarraren ondorioz gorputza abiadura uniformez desplazatzea lortzen dugu.

Gorputzak energia bat eskuratu duela garbi geratzen da dagoen altuera horretatik erortzen uzten badugu; mahai gainean jarritako iltzea sartzeko gauza dela egiazta dezakegu. Ahalmen hori (energia hori, azken finean) mahaiarekiko lortutako altueraren ondorio zuzena dela ikus daiteke eta gainera, berrorekiko proportzionala dela ere froga daiteke.

Mahai gainetik lorturiko altueraren ondorioz gorputzak lortzen duen energiari energia potentzial grabitatorioa grabitazio deritzo. Energia honi esker, gorputz horrek lan bat burutu dezake beste gorputzetan; horretarako aski da gorputza erortzen uztea.

Azalpen kuantitatiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentsa dezagun m masako gorputz bat dugula altuera konkretu bat duen mahai baten gainean. Gorputz horren gainean indar bat egingo dugu h altuera bateraino desplazatu arte.

Gorputzaren gainean egiten dugun indarra, gorputzaren pisuaren balioaren berdina izatea nahi dugu. Txikiagoa izanik ezingo genuke gorputza altxatu, noski, eta handiagoa izanik, gorputzaren gainean indar ordezkari bat agertuko litzateke gorantz. Ondorioz, indar bizien teoremaren arabera, egindako lanaren zati bat bere energia zinetikoa handitzeko erabiliko litzateke eta guk ez dugu hori nahi. Gorputza abiadura uniformez igoko dugu, egindako lana altuerarekin irabazitako energian bihurtuko delarik.