Enrique Areiltza Txurruka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Enrique Areiltza Txurruka
Bizitza
Jaiotza Getxo1934ko urtarrilaren 24a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril2019ko azaroaren 3a (85 urte)
Familia
Aita Jose Maria Areiltza
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua
Enplegatzailea(k) Naval Museum of Madrid Itzuli

Enrique Areiltza Txurruka (gaztelaniaz: Enrique Areilza Churruca) (Getxo, 1934ko urtarrilaren 24-Madril, 2019ko azaroaren 3) Mutrikuko kondea zen eta enpresari espainiarra. Espainiako Itsas Armadarekin lotura estua zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buenos Aires, Washington D. C. eta Parisen enbajadorea izan zen Jose Maria Areiltza eta Martínez-Rodasen semea zen. Ama Mercedes Txurruka Zubiría zen.[1] Haurtzaroa Bilbon eman zuen. Ondoren, Madrilera joan zen; han Pilarreko ikastetxean ikasi zuen. Zuzenbidearen lizentzia Madrilgo Complutense Unibertsitatean eskuratu zuen. Ikasketak behin bukatuta, Somorrostroko Mehategien Espainiako Elkartearen presidentea izan zen. Unibertsitate soldaduska Itsas Armadan egin zuen, gerraontziko teniente graduan. Hortik aurrera Espainiako Itsas Armadarekin lotura zuzena izan zuen. Madrilgo Itsas Museoaren bultzatzailea izan zen; hori dela eta museo horri bere familiako objektu asko utzi zizkion erakusteko. Orokorrean ere Espainiako Itsas kulturaren inguruko aktibitateak bultzatu zituen. Pilar Carvajal Urkixorekin ezkonduta, lau seme-alaba izan zituzten: Mónica, José María, Agüeda e Icíar. 85 urte zituelarik, 2019an hil zen eta errautsak Mutrikuko hilerriko familiaren hilobian lurperatu zituzten.[2]

Mutriku herriarekin lotura handia izan zuen. Sarritan Saturrarango etxean edo Txurruka familiakoa den Arrietakua jauregian egoten zen. Jauregia bisitei irekitzeko aldekoa zen eta herriko turismoa erakartzeko monumentua bilakatu da.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]