Jose Maria Areiltza
Jose Maria Areiltza Martinez de Rodas, Mutrikuko kondea (Portugalete, 1909ko abuztuaren 3 – Madril, 1998ko otsailaren 22), euskal herritar politikari eta diplomatikoa zen.
Aita Enrique Areiltza doktorea eta ama Rodaseko kondesa zituen. Salamancako Unibertsitatean Zuzenbidea eta Bilboko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan ikasi zituen. Gaztetik Bizkaiko Unión Monárquica alderdiaren kidea zen eta 1934an Kongresurako hautagaia. Falange Española de las JONS sortzeko lagundu zuen. Espainiako Gerra Zibilan borrokatu ondoren, Bilboko alkate[1] eta Industria Ministroa zen.
Behean, Areiltzaren hitzaldiaren zati bat agertzen da. Coliseo Albian egin zuen frankisten gudarosteen omenez egindako hitzaldi batean. Hierro egunkariak argitaratu zuen 1937ko uztailaren 9an.
« | Hemen batu da gaur Bilboko herria (...) Espainiako soldaduak! Herriaren boluntarioak! Hiri osoa dator gaur zuei gartsu esateko: eskerrik asko. Bilboko herri osoa, hamaika hilabetez garai guztietako tiraniarik gorrotagarrienaren mende egondakoa, ez baita erraza jakiten zer zen arbuiagarriagoa: gorrien krudelkeria kriminala (...) edo euskal abertzaleen hipokresia fina. Ez dago jakiterik zein ikuskizun zen zital eta kaltegarriagoa gure herriarentzat: gizonik onenak, ordezkariak, kartzeletan eta itsasontzietan hilda ikustea, edo ikustea hilketaren hurrengo egunean Agirre lehendakaria mezatara joaten (...). | » |
Espainiako enbaxadorea Argentinan (1947-50), Estatu Batuetan(1954-60) eta Frantzian (1960-64) izan ondoren, kargua utzi zuen Borboiko Joanen aholkularia izateko.
Joan Karlos I.aren uste osoko zenez, Carlos Arias Navarroren Kanpo-Arazoetarako ministro bihurtu zen 1975eko abenduaren 15ean. Gobernu hartan Manuel Fraga Iribarne eta bera ziren ministro nagusiak.
1976an Pío Cabanillasekin Espainiako lehendabiziko Alderdi Popularra sortu zuen, gero UCDen egon zena. 1979an, orduko Coalición Democrática alderdiari esker diputatu bihurtu zen; 1981ean, Europako Kontseiluaren Parlamentuaren presidente eta 1987an Real Academia Española de la Lenguako kidea.
Espainiako Trantsizio Demokratikoaren protagonista izan zen.
Egunkarietan hiru mila artikulu baino gehiago idatzi zituen: ezagunenak, Así los he visto (1974), Diario de un ministro de la monarquía (1977), Cuadernos de la transición (1983) edo La Europa que queremos (1986) dira.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Agirreazkuenaga Zigorraga, Joseba; Ahedo Gurrutxaga, Igor; Alonso Olea, Eduardo J.; Barruso Bares, Pedro; Gracia Cárcamo, Juan; Kintana Goiriena, Jurgi; Martínez Rueda, Fernando; Mendiola Gonzalo, Fernando et al.. (pdf) Bilbao desde sus alcaldes: Diccionario biográfico de los alcaldes de Bilbao y gestión municipal en la Dictadura. 3:1937-1979 ISBN 978-84-88714-14-5..
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Bizkaiko biografia zirriborroak
- 1909ko jaiotzak
- 1998ko heriotzak
- Portugaletetarrak
- Bizkaiko politikariak
- Euskal Herriko frankistak
- Bilboko alkateak
- Euskal Herriko falangistak
- Zentro Demokratikoaren Batasuneko politikariak
- Euskal Herriko kazetariak
- Espainiako enbaxadoreak Frantzian
- Espainiako diputatuak I. legegintzaldian
- Espainiako enbaxadoreak Argentinan
- Real Academia Españolaren akademikoak
- Espainiako enbaxadoreak Ameriketako Estatu Batuetan
- Madrilen hildakoak