Enrique Martínez Echevarría

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enrique Martínez Echevarría
Bizitza
JaiotzaMadril1884ko abuztuaren 29a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1959ko apirila (74 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakprentsa marrazkilaria eta ilustratzailea

Enrique Martínez Echevarría "Echea", (Madril, 1884ko abuztuaren 29-Ibidem, 1959ko apirila) marrazkilari espainiar ospetsua izan zen. Bere karikaturak eta marrazkiak prentsan zabaldu ziren.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1884an Madrilen jaioa San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian ikasi zuen. Hiru beka eskuratu zituen eta horri esker Parisen ikasi zuen bolada batean. Frantziako hiriburuan Pablo Picasso, Juan Gris eta beste artistak ezagutu zituen.

Bere marrazkiak eta karikaturak aldizkari ugarietan plazaratu ziren: La Traca, El Duende, ABC, Gutiérrez, Buen Humor, Estampa, Crónica, Mundo Gráfico, La Esfera, Blanco y Negro, Nuevo Mundo, Hoja Oficial del Lunes.

Errepublikaren aldekoa izanik, Valentziara ihes egin zuen. Errepresioa ezagutu zuen. Bere laguna izan zen Manuel Martínez Gargallo idazleak eta epaileak heriotz zigorra ezarri zion. Zigorra azkenik kommutatu zitzaion baina espetxea urtetan ezagutu zuen. Behin kalean, berriro ere ABCn lan egin zuen.[1]

1959an, 74 urte zituelarik, Madrilen hil zen eta, dirudienez, La Almudena hilerrian lurperatua izan zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]