Enriqueta Sèculi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enriqueta Sèculi
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEnriqueta Sèculi i Bastida
JaiotzaBartzelona, 1897
Herrialdea Katalunia
BizilekuaBartzelona
Paris
Medellín
HeriotzaBartzelona, 1976 (78/79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa, kirol-zuzendaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Centre de Cultura de Dones Francesca Bonnemaison (en) Itzuli
Associació Protectora de l'Ensenyança Catalana (en) Itzuli
KidetzaClub Femení i d'Esports de Barcelona (en) Itzuli
Lyceum Club de Barcelona (en) Itzuli

Enriqueta Sèculi Bastida (Bartzelona, 1897 - 1976) Kataluniako emakume pedagogoa, feminista eta idazlea zen. Teresa Torrens-ekin batera, 1928 urtean, Emakumezkoen eta Kiroletako Kluba sortu zuen Bartzelonan, ezkerreko intelektualen arteko kultura-ekintzako plataforma katalandarretako bat, Primo de Riveraren diktadurapean eta Espainiako Bigarren Errepublikan.[1] Bartzelonako Lyceum Clubaren sortzaileetako bat ere izan zen.[2]

Emakumezkoen eta Kiroletako Kluba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928an "Club Femení i d'sports de Barcelona" delakoa sortu zuen Teresa eta Josefina Torrens emakumeekin batera. Klub honrren izenak hasieran ez zuen "eta" juntagailua barne hartzen, eta Enriquetak proposatu zuen hura gehitzea, kirol-klub bat ez izateko.

"Cultura Deporte y Feminidad" argitalpenean, Ricardo Uribarrik 2021eko Urtarrilaren 15ean argitaratuta, Gerra Zibilaren aurreko giroaren azterketa bat eginez, Espainia mailan sortu zen lehen erakunde bezala aipatzen du Enriquetak sortu zuen kluba. Honelaxe dio:

XX. mendeko lehen hamarkadetan, emakumeak Espainian izan behar zuen eginkizuna, gizartearen sektore zabal batentzat, ezkontzea, emazte ona izatea eta seme-alabak zaintzea zen. Lan-aukera mugatua zuen. Pentsamendu horren aurrean, osatu, independente izan eta etorkizuna landu nahi zutenak matxinatu ziren, gizon baten mende egon gabe. Horietako batzuk Enriqueta Séculi, Teresa eta Josefina Torrens izan ziren, eta 1928ko urrian Bartzelonako Club Femení i d´Esports sortu zuten, herrialde osoan emakumeentzat baino ez zen izan lehen kirol eta kultur erakundea. Egin zuten lan garrantzitsuak merezi du ezjakintasunetik eta ahanzturatik erreskatatzea.[3]

Erakundea honelaxe definitu zen hasieratik: herri-erakunde feminista eta modernoa; eta Espainia mailan emakumeentzako bakarrik egon zen lehen kirol-erakundea izan zen.[4]

Batzorde antolatzaileak manifestu bat argitaratu zuen, emakumeen ideologia eta helburuak adieraziz. Ondoren, "Feminitatea, Kirola, Kultura" leloarekin laburbildu ziren: Kataluniako emakumeak kirol-bizitzan sartzea, osasuna, estetika eta arraza hobetzeko arrazoiengatik, eta emakumeei (bereziki emakume langileei) aisialdirako gune bat eskaintzea, giro "egokiarekin", elkarrizketa ona eta kirol-praktika bultzatzeko.[5]

Beste erakunde batzuetan parte hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle aritu zen zenbait erakundetan: Sabadelleko Miralles Akademian, Bartzelonako Kultura Institutuan eta Emakumearen Herri Liburutegian, eta Langileen Federazio Sindikalean; baita "Asociación Protectora de la Enseñanza Catalana" delako elkarteko Damas Batzorde Iraunkorrean ere idazkari.

Zenbait elkartetako partaidea eta sortzailea ere izan zen: Kataluniako Emakumezkoen Palestra Saileko, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kataluniako Emakumezkoen Ligako eta Kataluniako Emakumezkoen Ezkerreko Fronte Bakarreko kidea izan zen.[6][7][8] Emakumeen Mundu Biltzarrean Kataluniako Emakumeen Idazkaritzari ere atxiki zitzaion.

1937an Kolonbiara joan zen, eta hantxe jarraitu zuen bere hezkuntza-ildoa. 1976 urtean hil ondoren, Bartzelonako hiriak bere izena eman zion gune urbano bati: Enriqueta Sèculi lorategiak.[9]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1976an, Bartzelona hiriburuan Enriqueta Sèculi izena jarri zitzaion lorategi bati.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. El Club Femení i d'Esports de Barcelona.
  2. «El Lyceum Club de Barcelona» Institut Català de les Dones.
  3. (Gaztelaniaz) Uribarri, Ricardo. «Cultura, deporte y feminidad: el legado del Club Femení i d’Esports» ctxt.es | Contexto y Acción (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  4. «El Club Femení i d’Esports, una entitat avançada al seu temps» Blog de Barcelona. Tenim punts en comú 30 de abril de 2015.
  5. «El Club Femení i d’Esports, una entitat avançada al seu temps» Blog de Barcelona. Tenim punts en comú 30 de abril de 2015.
  6. Isabel Segura Soriano. Dones del eixample. .
  7. «A les dones de Catalunya Txantiloi:Wayback». buirac setmanari de política i literatura [Ripoll], Any II, núm.
  8. "Frente único femenino izquierdista", noticia que aparece en La Vanguardia del sábado, 4 de junio de 1932, sobre una de las primeras asambleas del "Front únic femení esquerrista", que fue presidida por su comisión organizadora formada por Rosa Maria Arquimbau, Maria Dolors Bargalló i Serra, Anna Murià, Núria Montserrat Oromí y Teresa Isern, donde votaron el Comité Central.
  9. a b «Jardins d'Enriqueta Sèculi | Guía Barcelona | Ayuntamiento de Barcelona» guia.barcelona.cat (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]