Epentesi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fonologian, epentesia (grezierazko ἐπένθεσις hitzetik ekarria) hitz baten barnean etimologiaz ez dagokion fonema bat agertzea da.[1] Berez gertatzen da hizkuntzen bilakaeran. Adibidez, gaztelaniaz, "e" erori ondoren, bi silaben arteko muga markatzen laguntzen duen "b" bat agertzen da: (humerum > hom 'ro > hombro -euskaraz: «sorbalda»). Elementu epentetikoa "b" litzateke. Autore batzuek epentesi izena bakarrik hitzen barneko intrusioetarako erabiltzen dute,[2] nahiz eta beste batzuek epentesi terminoa edozein posiziotan sartzeko erabiltzen duten, hasierako posizioa barne, eta beste autore batzuek protesi terminoarekin bakarrik izendatzen dute.

Figura erretoriko gisa ere erabil daiteke nahita, hitz edo neologismo berri bat sortuz. Arrazoiak oso aldakorrak dira, adibidez, atzerriko jatorriko hitz bat hizkuntzaren forma kanonikora egokitzeko edo hizkuntzaren egitura fonologikoaren araberako artikulazioa errazteko edo beste arrazoi batzuengatik izan daiteke. Literatura teknikoan, epentesiari anaptixi ere deitzen zaio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Epentesi». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-6-12.)
  2. (Gaztelaniaz) Auger, Julia. (2001). (PDF) Phonological variation and Optimality Theory: Evidence from word-initial vowel epenthesis in Vimeu Picard. in: Language Variation and Change. 13 Indiana University, 253–303 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.