Eperra (albuma)
- Artikulu hau albumari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eperra».
Eperra (albuma) | |
---|---|
Niko Etxarten, Dominika Etxarten eta Robert Larrandabururen albuma | |
Egilea(k) | Niko Etxart, Dominika Etxart eta Robert Larrandaburu |
Argitaratze-data | 2004 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Deskribapena | |
Honen parte da | Niko Etxart-en albumak |
"Eperra" Niko Etxartek 2004an Elkar diskoetxearekin argitaratutako diskoa da. Dominika Etxart eta Robert Larrandabururekin grabatua.[1]
-
Eper bat
Albumaren historia 1993an hasi zen, Etxarten aitak, Dominika Etxart, erretiroa hartu zuenean. Grabazioaren prozesua luzea izan bazen, nahita izan omen zen luzea. Herrian bertan estudio txukuna zuten grabazioak egiteko. Kantu hauek guztiak zuzenean balira bezala grabatzen zituzten eta mimo handiz gainera. 1999an sartu ziren estudioan eta behin kantua grabatu eta sei hilabete pasa zitezkeen hurrengoa grabatu arte. Hirurok elkartzeko modu bat izan zen batez ere eta abentura zinez ederra.[2]
Modu gordinean eta musikarik gabe, ahots hutsean, kantu laburrak egiten saiatu ziren, melodian ongi sar zitezen eta luzeegiak izatea saihestu nahirik. Hala, euskal kantu, kopla, pastoral eta abarrek euren luzeragatik batzuengan sortzen duen asperdura aienatu nahi izan zuten. eperra abestiaz gain beste 16 kantu sartu zituzten albumean[2]
Diskoa grabatzen hasi aurretik, kantaldiak eskaini ohi zituen hirukoteak Iparraldean. Emozio handiko kantaldiak izaten ziren, elizak betetzen zituztenak eta adin guztietako jendearentzat gustagarri zirenak. Batzuentzat nostalgiaz beteriko kantuak ziren, baina kantari zuberotarrak dioenez, gazteek ere topatzen omen zuten zer edo zer kantu horien atzean. Zuberotarrak zain ziren disko hau noiz kaleratuko eta kantaldi bakoitzaren ostean, horixe eskatzen zieten.[2]
Abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru motako kantuak biltzen ditu: kantu zahar edo herrikoiak, xiberotar konpositore handiek utzitakoak eta hirukote honek sortutakoak.
Kantu herrikoietariko bat, diskoari izenburua ematen diona da hain zuzen ere, Eperra. Beste abesti batzuk xiberotar kantuaren ikono diren konpositoreenak dira. Hor biltzen dira Etxahun, Attuli edo Luis Ligetx-enak, besteak beste. Azkenik, diskoaren egileek nostalgiarik gabe sortutako xiberotar kantuak ere badira. Bizirik den zerbait bezala defendatu dute, ez monumentu bezala. Gehienetan hitzak Dominika Etxartek idatziak dira eta musika Niko Etxart berak edo Robert Larrandaburuk sortua. Bildumak biltzen dituen 17 kantuetarik bada bat berezia: Pum ba Pa izena duena. Istorio polita du abesti honek. Dominikak, 16 edo 17 urterekin, taberna batean belarriz ikasi zuen abestia da, Italiako oihaneko langile batzuek abesten zutena. Ez da egiazko italieraz kantatua, aitak oroitzen duen moduan abestua da. Jogurt moduan kantatzen dutela diote eta grafia ere hala mantendu dute. Oso laburra eta bizia da eta badirudi kantaldietan arrakasta handia izaten duela.[2]
Hauek dira albumeko hamazazpi kantuak:[1]
- Pum-ba-pa (Hitzak eta doinua: Herrikoia)
- Zelü zola zohardia (Hitzak eta doinua: Dominika Etxart)
- Buneta eta txapela (Hitzak: Luis Ligetx -Doinua: Herrikoia)
- Sor leküari (Hitzak: Jean-Baptiste Borthiri "Sala" -Doinua: Herrikoia)
- Ama Euskadi (Hitzak eta doinua: Etxahun Iruri)
- Builtrea (Hitzak eta doinua: Alexis Etxekopar "Attuli")
- Elür lümak (Hitzak: Dominika Etxart-Doinua: Niko Etxart)
- Zetabea (Hitzak: Dominika Etxart-Doinua: Robert Larrandaburu)
- Arrosarik ederrena (Hitzak eta doinua: Dominika Etxart)
- Ai! ardoa (Hitzak eta doinua: Herrikoia)
- Biba besta (Hitzak: Dominika Etxart-Doinua: Niko Etxart)
- Anaia etxen da ezkontü (Hitzak: Etxahun Iruri-Doinua: Herrikoa)
- Eperra (Hitzak eta doinua: Herrikoia)
- Partitzeko tenorea (Hitzak eta doinua: Herrikoia)
- Argizagiak argitzen dizü (Hitzak eta doinua: Herrikoia)
- Bazterretik bazterreala (Hitzak eta doinua: Herrikoia)
- Ihautean maskaradak (Hitzak eta doinua: Niko Etxart)