Louis Ligetx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Louis Ligetx
Bizitza
Jaiotza Larraine1901eko abenduaren 3a
Herrialdea  Zuberoa, Euskal Herria
Heriotza Zihiga1940 (38/39 urte)
Jarduerak
Jarduerak bertsolaria

Louis Ligetx[1] edo Ligueix frantses grafian (Larraine 1901eko abenduaren 3a - Zihiga 1940) koblakari eta idazle zuberotarra zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larraine Ligetxen jaioa (deitura ere eskaini zion etxea), Zihiga Baratzabalera ezkondu zen. Lanbidez laboraria zen.

Zihigako etxe horretan hil zen gaztea zela, bular-erraietako tuberkulosiak jota.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idatziz gutxi utzi du, bertso, kopla eta kantore bakan batzuk; dozena bat aipatzen du Davantek eta Beñat Mardo XVIII. mendekoarekin konparatu. Zoritxarrez gazterik hil zen.

  • Aurretik ezagutzen zirenez gain, beste batzuk Allande Sokarros kazetariak topatu zituen gutunazal batean, Etxebarre bere herriko kontseilari atera zenean; bertako Joseph Althabek, Arrabarko etxekoak eta Ligetxen arreba baten semeak hor utziak.
  • Beste bakan batzuk Gure Herria, Aitzina eta Eskualduna aldizkarietan agertu ziren.

Idatzita gorde direnez gain, ahoz bertsolari gisa omen zen bikaina eta Beñat Mardo XVIII. mendekoarekin batera Zuberoako bi koblakari nagusiak izan direla dio Davantek[2]. Etxahun-Iruriren irakaslea izan zen eta bera hiltzean Zuberoan bera baino ez zen geratu eremu horretan aritzen. Biak batera entzun zutenen arabera dudarik gabe Ligetx jotzen zuten irabazle.

Davanten bi liburuetan argitaratu diren bertso-sortak:

Aldizkarietan bildutako batzuk[4]:

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hala idazten du Davantek bere antologian; erreferentziazkoa eta berriagoa denez hauxe erabiltzea dateke egokiena, aldiz Txomin Peillenek Ligetxe ere erabili izan du (ikus "Kanpo loturak").
  2. Davantek azaltzen du Etxahun-Barkoxe bertsoak idazten maisua zela baina aho-mihizko oroitzapenik ez dugula; bestalde Etxahun-Iruri bi arloetan ondo ibili bai baina bat-batekoan baino kantuak idazten zela hobea.
  3. Izenburua Davantek ipinia.
  4. [ Euskomedian irakurria.]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]