Epipolas
Epipolas (Epipolae, Ἐπίπολαι) Sirakusako auzo bat zen Eurialo izeneko gotorlekua zuena. Akradinaren mendebaldean kokaturik. Auzoa bazegoen atenastarrek setiatu zutenean K.a. 414an[1].
Dionisio I.a Sirakusakoak, Ortigia gotortu, ontziteria, armategiak eta portu militarra handitu eta gero, Sirakusa indartu nahi zuen, gehienbat atenastarren setioan ahulagoa zen tokian, hau da, Epipolas eskualdea. Diodoro Sikulok zeheztasun osoz adierazi zituen Dionisiok gainbegiratutako lanak.
« | Harresiak ahalik eta lasterren egitekotan, 60.000 nekazari erabili zituen. Estadio bakoitzeko arkitekto bat izendatu zuen eta plektro bakoitzeko igeltsero bat. Hauetariko bakoitzak 200 peoiren ardura zituen. 6.000 idi-pare prest zeuden agindutako tokietan(…). Harresia 20 egunetan bukatu zen, luzerak 30 estadio zituen. Garaiera proportzionatua eta hain indartsua zen ezen menderaezinatzat hartzen baitzen. Tarteka, dorre garaiak zeuden, lau oinetako blokeekin eraikita eta arretaz loturik[2]. | » |
Diodorok aipatutako lanak bakarrik Epipolasen iparraldekoari buruzkoak ziren. Hurrengo urteetan gainontzeko tokietan lan gehiago egin ziren, luzera 32 km-koa izan arte. Estrabonen ustez, harresiaren perimetroa 180 estadiokoa zen[3]. Harresiaren punturik ahulena mendebaldeko erpinean zegoen, ordokia estutzen zen tokian istmo mehe bat osatuz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Akradina (antzinako grezieraz Ἀχραδίνη) Sirakusako kanpoko hiria zen. Hau Ortigia irlatik lehorreraino hedatu zen.
- ↑ Diodoro Sikulo: Bibliioteka Historikoa XIV. 18. 2-7.)
- ↑ Estrabon: Geografia VI. 22. 4.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- LENTRONNE, Antoine Jean (1883):Géographie et cosmographie, t. I, Paris.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- L'Epipoli nella preistoria, su siciliafotografica.it.
- Tuzidides: Peloponesoko gerra, VI, 96